
Barakaldon
Barakaldo Pastoral Barrutian be Garizuma-aldiko batzarrak egiten dihardue martxoko eguaztenetan. Gaur arratsaldez, Itxaropenaren Andra Maria parrokian izango da saioa eta datorren astean -martxoak 22-, San Bizente Martiria parrokian, egun bietan, 19:00etan.
Garizuma-aldiko erretiroa, martxoaren 25ean, zapatuz, egingo da Itxaropenaren Andra Maria parrokian, 10:00etatik 14:00etara eta Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak gidatuko dau.