05-03-2026 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik
05.03.2026

Erlejino-musikako kontzertua bihar, Begoñan, Txipli-Txapla zortzikotearen eskutik

Orain dala 24 urte hasita, Begoñako kofradiak erlejino-musikako kontzertua antolatzen dau Garizumako bariku baten Begoñako Andra Mari bere zaindariari eskeinitako santutegian. "Miserere" ekitaldi kultural eta erlijiosoa ohiko bihurtu da Aste Santuaren aurreko asteetan. Hogeta laugarren ekitaldi honetan,1996an sortu zan eta gehien bat Abokatutzaren Bizkaiko Kolegioko kideez osotuta dagoan Txipli-Txapla zortzikotea izango da protagonista, Karmele Barrenaren zuzendaritzapean.

Mezaren Ordinarioko (Kyrie, Sanctus) lanak eta honeekaz ondo buztartzen diran beste pieza batzuk (Spiritual, Ave María) entzungo dira. Besteak beste honeek interptetatuko dabez: musika espiritual baltza, “When the stars begin to fall”, “Kyrie” -Misa Brevis, Ramona Luengen-, Moisés Egañaren ‘Agur Maria’, Vicente Goikoetxearen “Sanctus”, Michel-Richard de la Landeren “Cantate Domino” , Richard Wagnerren “Adorote Devote”, Aita Madinaren “Agur Maria” eta “O Bone Jesu”. Giovanni Pierluigi da Palestrinarena.

Ongintzazko kontzertu da eta, nahiz eta sarrera doan izan, bertaratutakoek diru-laguntza emon daikie Begoñako kofradiak sustatzen dituan gizarte eta kultur ekintzetarak. Diru-laguntza kontzertuan bertan emon daiteke edo 0 ilararako emonez Laboral Kutxaren kontu honetan: 3035 0176 28 1760009557

Aurton  atara daiten dirua “Euskal Herriko Downen sindromea eta gainerako adimen-urritasunak Fundazinoarentzat” izango da. Erakunde honetan, Down sindromea edo bestelako adimen-urritasunen bat daben pertsonen gizarte inklusino eta parte-hartzea sustatzen dabe, guztiak, txiki zein handi, kontuan hartuta. Arreta goiztiarra, aisialdia, logopedia, eskola-jarraipena, burujabetza-egitarauak, heziketa modularra helduenzat, lana laguntasunarekin… eta beste hainbat bitarteko eta laguntza eskeintzen dabe. 

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Begoña, Musika