Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta Itxaro Erroteta Gazteria eta Kirolerako Bilboko Udaleko zinegotziak emongo deutsoe hasiera Batzar Nagusiari zapatu goizez.
Ondoren, partaideek taldeka jardungo dabe, ideiak batera jartzeko, proposamenak egiteko eta akordioetara iristeko.
Egunari amaiera emoteko, Eukaristia ospatuko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala, Santiago katedralean.
Bozketak eta aurkezpenak
Domekaz, bozketak eta aurkezpenak egingo dira, esate baterako 2027-2035 aldirako Egistasmo Estrategikoarena. Honek 2026ko Vega Biltzarreko akordioak gauzatzeko bideak jasotzen ditu.
Besteak beste, honeek landuko dabez: ume eta gazteen babeserako protokoloen azterketa; boluntarioen heziketaren hobekuntza eta jardueren egokitzapena askotariko gaitasun eta preminak dabezan ume eta gazteen parte-hartzea bultzatzeko.
Euskalerriko Eskautak Bizkaia
Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak euren heziketa-lana Bilboko hainbat auzotan eta lurraldeko hainbat herritan garatzen daben 29 talde batzen ditu. Begirale boluntarioek lagun egiten deutsie ume eta gazteei asteburuko jardueretan, mendira egiten dabezan urteeretan eta kanpamentuetan.
Scouts MSC
Eskaut mobimentu katolikoak estatuko alkarte eta taldeak batzen ditu. Bost mila boluntario baino gehiagoren konpromisoari esker, aisialdian heziketa eta pastoral egitekoa garatzen dau 20.000 ume, gaztetxo eta gaztegaz. Eskaut metodoaren bidez, burujabetza, talde-bizitza eta inguruneagazko konpromisoa sustatzen dau.






