31-05-2025 Visitación de la Virgen María
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eskusoinuen kontzertua Caritasen “Egunon Etxea”ren alde
30.05.2025

Eskusoinuen kontzertua Caritasen “Egunon Etxea”ren alde

Amagoia Loroñok zuzentzen dauan  Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak 15 urte daroak Bilboko leku guztietara musika eroanez, hiribilduko Udalagaz batera antolatutako "Musika, zeure auzoan gozatzeko" jaialdiagaz. Hilabeteotan ospatu dan jaialdiari bihar -maiatzak 31, zapatua- emongo jako amaiera Begoñako basilikan iluntzeko zortzietan Catitas Bizkaiaren “Egunon Etxea” egitasmoaren alde eskainiko dan kontzertu solidarioagaz. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

“Egunon Etxea” Caritas Bizkaiak orain dala 30 urte inguru hasita kudeatzen dauan etxea da. Bizitzan ibilbide korapilatsua izan daben eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsona nagusien arretarako bitartekoa da eta adineko pertsonentzako ohiko bitartekoek asetzen ez dabezan beharrizanei erantzun egokia emoten saiatzen dira.

Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoa

Orkestra honek 55 urte bete ditu eta erreferentzia aparta da bere generoan, arte-ondare bikaina Bilbon eta uriaren enbaxadore mundu osoan.