Berrogeta hiru urteko historian, Estrella Moreno da Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua zuzentzen dauan lehenengo emakumea. Hogei urtetik gora daroaz laiko lez liberatuta pastoral egitekoetarako eta hainbat arlotan jardun eta beste hainbat erantzukizun izan dau Eleizbarrutian. Barakaldoko San Jose parrokiako eleiztarra da, ezkonduta dago eta seme-alaba bi ditu. Moreno Ekintza Katoliko Orokorreko kide da eta ETPIan laikotzaren heziketaz arduratu izan da.
Ebanjelioaren proposamena ‘millennials” dalakoei
Ekainean, Estrella Morenok doktore-tesia aurkeztu eban Gasteizko Teologia-fakultatean: “Identidades líquidas y conversión cristiana: la propuesta del evangelio a la generación milennial”. Gehiago jakiteko: hemen