Bilboko gotzainak, aurreko urteetan lez, Basauriko kartzelan dagozan presoakaz ospatuko dau Gabon-gaua. Meza arratsaldeko bostetan ospatuko da eta bertan harrera egingo deutse joan dan barikuz San Nikolas eleizan egin zan eleizkizunean Eleizbarruti osoari banatu jakon Belengo Bakearen Argiari.
Meza honezaz gainera, presoek beste bi ospatuko dabez, abenduaren 31an eta urtarrilaren 5ean.
Beste hainbat jarduera kartzelan
Kartzela Pastoraltzak eta Bidesarik lan-kanpamentua antolatu dabe Basaurin abenduaren 27tik 30era. Gpozelp 9:00etatik arratsaldeko 18:00etara garatuko da eta 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hamar gaztek, zortzi neska eta mutil bi, parte hartuko dabe. Bakarrik gizonak dagozan kartzelan sartuko dira eta lehenengo aldiz, gainera. Arduradunetako batek Radio Popular-Herri Irratian azaldu dauanez, “ezinbestekoa da ausardia puntua. Alkarte, parrokia eta mobimentuetan dagozan gazteak dira eta bada Eleizagaz hainbesteko loturarik ez dauan baten bat be. Bazterketaz jantzitako munduan Jainkoaren esperientzia bizitzea da, azken batean, esperientzia emozionala”.
Ospakizuna Gordexolan
Kerman Lopez bikario nagusiak eta Jose Luis Achotegui abadeak Gabon-gaueko Eukaristia ospatuko dabe mendetasun larriak dabezan eta Gizakiak Gordexolan dauan zentroan bizi diran pertsonakaz. Meza arratsaldeko bostetan izango da.