Gabonen aurreko asteetako baten joaten da austriar mutiko edo neskatoa Belenera argi hori jasotzera. Gero, Vienan egiten dan ospakizun ekumenikoaren ostean, sugarra ekimenean parte hartzen daben herrialde guztietara eroaten da, alkarte, ohitura eta kulturen arteko baterako keinu bihurtuta.
Belengo Bakearen Argia, bakearen aldeko konpromisoa sustatzen dauan bitarteko hezigarria da ume eta gazteentzat eta bizikidetza sustatzen dau. Era berean, Gabonen sen sakona talde, alkarte, auzo eta herrietara eroatea ahalbidetzen dau, argia itxaropenaren ikur unibertsala dala gogora ekarriz.
“Bihotzak batuz, mundua argituz” goiburuaren harira egingo da argiaren harrera. Antolatzaileen esanetan, “goiburuaren haritik, gauzak aldatzea lortzeko, mundu hobea egiteko ahaleginean guztion batasuna ezinbesteko dela jabetu eta jabearazi nahi dugu. Gero eta iluntasun gehiago duen mundu hau itxaropena ereitera deitutako bihotz askoren argiaz bete dadila”. Euskalrriko Eskautak Bizkaia mobimentuak dei egiten dau aurton be, Bilboko eleizbarrutiko 14 urteko guztiak Belengo Bakearen Argiari harrera egiteko batu daitezan eta argi hori eta dakarren itxaropena eta mundu zuzen eta baketsua eraikitzeko nahia euren alkarteetara eroan dagien.







