Oscar Gonzalez Gasquetek zuzentzen dauan Bilboko katedraleko muskia-kaperak eta ganbara-orkestrak Gabon aldiko kantak eskainiko dabez, besteak beste, N. Ledesma, H. Guridi, E. Gorosarri edo V. Zubizarretarenak. Maria Gontzalez eta Patricia Sesar sopranoek jardungo dabe bakarlari lez. Katedralean, urtarrilaren 6an, astelehenez, kapituluko kalonje barriak karguaz jabetuko diran 19;00etako ospakizunean be jardungo dau Musika-kaperak.
Gainera, bihar emongo jako amaiera ‘Bizkaiko hotsak 2019’ XV. organo-jaialdiari Abadiñoko San Trokaz parrokian, 19:30etan, Teresa Hernandez organistaren eta Benoit Lebearu mezzosopranoaren emonaldiagaz.