Kontzertua “a capella” hasiko da altara-inguruan, Rachmaninov, Duruflé, Deák-Bardos eta García Abrilen musika-lanakaz. Gero, Fauré, Elgar eta Cacciniren lanak interpretatuko dabez korutik, une gorena John Rutter musikagile ingelesaren “Aintza” izango dalarik. Amaitzeko, Aita Madinaren “Aita Gurea” abestuko dabe.
Begoñako kofradiak kontzertuaren hasieran banatuko dituan kartazalen bidez emon daiteke diru-laguntza edo kofradiaren kontura diru-transferentzia eginez: Laboral Kutxa: ES81.3035.0176.28.1760009557, kontzeptuan, hauxe jarrita: “CARITAS” edo “CARITAS LEÓN Y ORENSE”.

Aintza
Egitarauari dagokionez, John Rutter ingeles musikagilearen “Aintza” da interpretatuko dan musika-lan nagusia. 1974an konposatu eban abesbatza misto,metal, perkusino eta organoarentzat. Musikagile honen pieza hau asko interpretatzen da bere estilo erraz eta biziagaitik eta musika argitsu eta adierazkorra daualako. Zirrara, gogoeta eta itxaropena buztartzen ditu.







