21-12-2024 Sábado, semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Gaixoaren Pazkoa 2023
25.04.2023

Gaixoaren Pazkoa 2023

Datorren maiatzaren 14an, Pazko-aldiko VI. Domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko dogu.

Parrokietako alkarteak, egun horreetan, gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana hurreratzen dira, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da.

Ospakizun hau, otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunez, hasten dan ibilbidearen amaiera da. Aurton, “Ez ni baztertu zahartu nazan honetan, ez eskutik itzi” (Sal 71, 9) goiburua aukeratu da kanpainarako eta beste hau gaitzat hartu da: “Bere aurpegi akituak liluratu zaizala”.

Hilabeteotan, gure alkarteetako nagusiengana, gitxi-asko gaixotasunak eragindako neke eta bakardadea sentitzen dabenengana hurreratzeko proposatu izan jaku.

Gaixoaren Pazkoa ospatuko dala-eta, dei egiten jake Osasun Pastoraltzarako Eleizbarrutiko eragileei, ondorengo jarduerotan parte hartu daien:

  • Maiatzaren 15ean, astelehenez, Javier Vitoriak “bere aurpegiaz liluratuta, lagun egiten dogu bizia ugari izan daien” berbaldia eskainiko dau Bilboko Joan Santuak eleizan, 17:00etan.

  • Maiatzaren 16an, martitzenez, otsailean hasitako kanpainaren amaierako Eukaristia ospatuko da Begoñako Andra Mari basilikan, 17:00etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Zuzenean emongo da web orrialde honen bitartez.

Erantsitako agirietan aurkituko dozue informazino guztia: