15-05-2025 Jueves, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 “Gaixotasunean, itxaropena”, berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta
15.05.2025

“Gaixotasunean, itxaropena”, berbaldia Gaixoaren Pazkoa dala-eta

Maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzan dagoan Osasun Pastoraltzarako sailetik dei egin dabe astelehenerako -maiatzak 19- antolatu daben berbaldian parte hartzera. Barria eraikineko areto nagusian izango da, 17:00etan eta Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak "gaixotasunean, itxaropena" gaiaren inguruan jardungo daualarik. Biharamunean, martxoak 20, Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, 17:30etan, Kerman Lopez bikario nagusia buru dala. Web honetatik zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak, Estrella Morenok emongo deutsie hasierea Gaixoaren Pazkoa dala-ta Eleizbarrutian antolatu diran ekitaldiei.

Gaixoaren Pazkoak emoten deutso amaiera otsailaren 11an, Gaixoaren Munduko Egunez, hasitako ibilbideari. Aurton, kanpainak bere egin dau Jubileu urtearen goiburua: “Itxaropenean erromes”, horren haritik, “Itxaropenean salbatuta gagoz” (Erm 8, 24) gaia landu da.

Argibideak eta kanpainarako lagungarriak, erantsitako artxiboetan: