Ana Mari García Bajo, Inmaculada Gallastegi, Ana Rosa Barrios, Olatz Etxezarreta, Pili García, Mari Angeles Domercq, Maribel Salcedo eta Maribi Uribe izan dira ekitaldi honetan autorpena jaso dabenak. Ekitaldia atzo eguerdiz ospatu zan, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta Javier Onaindia Eleizbarrutiko irratietako zuzendariak aurkeztuta.
June Peña ‘Beti jai-alai’ taldeko dantzariak ohorezko aurrezkua dantzatu eutsen 8 emakumeei, Miren Josu Arriolabengoa txistulariak (HOAC -Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea- mobimentuko kidea) lagunduta. Autorpena jaso eben emaumeei Toño Valdivieso artistak eragindako mihisea banatu eutsen, hain zuzen be, euretako bakotxak Eleizan izten diharduan arrastoaren irudia.
Celebración completa: