Familiak sustatzeko, euren seme eta alabakaz batera Garizuma-aldia era esanguratsuan bizi daien, ipuina aurkeztu dabe: “Paperezko txalupatxoa”. Bertan, familia batek Garizumako ibaia zeharkatuko dau, erronkei aurre eginez eta prestaketa-aldi honen senaz jabetuz.
Osagaiak:
- Ipuina koloretan eta A4an inprimatzeko modukoa, landutako kontaketa-hariagaz eta estetikagaz, astez aste familian egiteko jarduerakaz, alkarrizketan jarduteko eta ideiak batera jarteko.
- Poster edo kartela A3an inprimatzeko. Umeen logelan edo etxeko beste lekuren batean ipini daiteke eta astez aste ipuinaren azkenean dagozan ebakigarriak itatsiko dabez, Garizumako ibilbide horretan aurrera egiten dabela ikusteko.
Parrokietarako, adiskidetzearen ospakizuna prestatu da umeen katekesirako.
Azkenik, otoitzaldia proposatu da gazteentzat (begiraleak, erreferentzia taldeak…). Partaideei banatuko jaken fitxa batek gida jasoten dau eragilearentzat eta jardunbidea batera jartzearen unerako (solasaldia Espirituarengan).