12-06-2025 Jesucristo, sumo y eterno Sacerdote
Bizkeliza 5 Kultura 5 Gau Zurian, katedraleko eleizpea musikaz blai
11.06.2025

Gau Zurian, katedraleko eleizpea musikaz blai

Datorren zapatu eta domekaz, Santiago katedraleko eleizpea musikaz beteko da 'Gau Zuria´ dala-eta. Bilbao, arte, diseinu eta teknologia bidezko sortze-lanez beteko da uribilduaren 725. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 13an, eskusoinuen Bilboko orkestra sinfonikoak, Bilbao Argia Otxotea, Deustotarrak, Garaizarko Matsorriak taldeek eta iralabarriko san antonio Koralak jardungo dabe. Zapatuz, Bilboko Koral Alkarteak eta San Anton abesbatzak abestuko dabe. Emonaldiak 20:00etan hasiko dira egun bietan. Barruko ekitaldiak doan dira leku guztiak bete arte. 

Gau Zuriko kultur jarduerek argiz eta pozez beteko dabe Bilbao, uribilduaren sorreraren 725. urteurrenaren testuinguruan. Atzo, Joan Mari Aburto alkarteak egitarauaren barri emon eban, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernurako zinegotziagaz eta Begoña Escribano jardueraren zuzendariagaz batera egin eban agerraldian.  

Ekitaldia datorren asteburuan izango da, ekainaren 13 eta 14ko (bariku eta zapatua) gauetan, 19:30etatik 00:30etara. Ikus-entzuleek artea, diseinua eta teknologia buztartuko dabezan askotariko proposamenez gozatuko dabe: esku-hartze artistikoak, argi-ikuskizunak, ikuskizun ibiltariak, abesbatzak, orkestrak…

Eremuak

Bilboko kultur eremu nagusiak, esate baterako, Arriaga antzokia, Azkuna zentroa, Uribitarte40 aretoa, Arte Ederren museoa, Itsasmuseum edo Euskalduna jauregia sortze-lan artistikoen eszenatoki bihurtuko dira. Gauza bera gertatuko da beste hainbat kale, plaza, nasa, zubi eta Santiago katedraleko eleizpeagaz be, uriko leku arruntak soinuz eta artez beteko dira-eta.

Aurton, Iberdrola torrea be arte-eremu bihurtuko da “site-specific” emonaldiagaz eta ibilbide artistikoaren barruan sartuko da.

Gau Zuria kulturaren erreferente bihurtu da eta ekitaldi honetan munduko jaialdirik entzutetsuenetan (Lyon, Australia, Paris, Berlin) ohikoak diran nazinoarteko etxeak etorriko dira Bilbora.eta ez dira bertoko artistak be faltako (Logela multimedia, Javier Riera…)

Bilbao uriaren 725. urteurrena

GAU ZURIA Uribilduaren sorreraren 725. urteurrenarren testuinguruan ospatuko da.

Ekainaren 15ean, domekaz, 1300ean uria sortu zan egunez, Bilboko banderaren igotzea ospatuko da, alkatea buru eta Udalbatzako ordezkariak bertan dirala, Ernesto Erkoreka plazako erdiko lorategietan. Ondoren, herriaren lore-eskaintza egingo jako Don DIegori, Joan Mari Aburto alkatea eta zinegotziak, dantzari eta txistulariakaz batera, Udaletxetik plaza zirkularrera joango dira, Uribilduaren fundatzailearen eskultura dagoan lekura eta han erromeria ospatuko da.

Egitaraua osorik

Pórtico de la catedral de Santiago