22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Gerrrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan
31.01.2024

Gerrrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez ‘Bizkaia isilik’ bilkuretan

Gaur arratsaldeko 19:30etan, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkura isilak egingo dira ohiko lekuetan, "euren bizilekuetatik derrigorrez mobidu behar daben pertsonen oinarrizko eskubideak urratzen dabezan bidegabeko politikak salatzeko". Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzquiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan -metroaren ondoan- eta Zornotzan, Herriko plazan. 

Urtarrileko bilkura isilean, gerrak jasaten diharduen lurraldeak gogoratuko dabez. Antolatzaileen esanetan, “gerrek ondorio negargarri eta suntsitzaileak dabez, batez be emakumeentzat eta euren alaba eta semeentzat, desplazatu eta etorkinen artean eurok dira-eta gehiengoa”.

Gaurko bilkuretan, besteak beste, zera aldarrikatuko da: “Abegia eta bizikidetza baketsua sustatzen dituan alkarte izan gura dogu. Gizarteak irmo eta alkartuta iraun behar dau gatazka armatuen aurrean eta su-etena eta korridore humanitarioak zabaltzea eta errespetatzea, gatazken ostean alkarteak euren onera itzultzea eta gerraren edo beste arrazoi batzuen eraginez nahitaez lekualdatu behar izan dabenei abegi egitea eskatu behar dau”.

‘Bizkaia isilik’ ekimenak, hilaren 28an egingo dau otsaileko bilkura isila.

Imagen del Círculo de Silencio, del pasado mes de noviembre, en Bilbao.