20-05-2024 Lunes, semana -
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 “Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu”
29.03.2024

“Geure burua Kristoren jarraitzailetzat dogunok, bere antzera bizi behar dogu”

Katedralean ospatu dan Bariku Santuko eleizkizunean, Bilboko gotzainak misterioaz hitz egin dau, besteak beste, berba hori ezin dala arinkeriaz erabili nabarmenduz. Izan be, bere esanetan, hauxe da misterioa: "sugiere algo que desafía la razón y el sentido común, un rompecabezas imposible de resolver". Izan be, azaldu dauanez, errealitate bi dagoz: "no solo relacionadas con la fe, también con experiencias de la vida, que nos obligan a reivindicar esa palabra, porque no hay ninguna otra que las refleja como ella".

Bilboko gotzainak Bariku Santuko homilian adierazo dauanez, “si intentamos que Jesús se adapte o se reduzca a lo que nos cabe en la cabeza, la muerte del Señor que celebramos hoy resulta incomprensible“.

Kristoren kurutzeko heriotzak gaur egun biktima errugabe askok jasaten diharduan kurutzea dakargu gogora, guztiontzako etorkizuna Jaunaren heriotza eta berbizkundean datzala ahaztu barik.

On Joseba Segurak hauxe azpimarratu dau, hain zuzen be,  “uno de los temas más difíciles del mensaje cristiano: el sacrificio de Cristo en la Cruz“. Eta honen sena aitatu dau: “la pasión y la muerte del Señor es piedra angular de todo el edificio de la fe”.

“Los que decimos seguir a Cristo, tenemos que vivir como él” esateaz batera, zera nabarmendu dau: “una de las mayores traiciones al Evangelio consiste en creer que por supuesta humildad, por deseo de ser cercanos, los creyentes hemos de mimetizarnos con el entorno, evitando cualquier contraste o conflicto donde podamos aparecer como soberbios o pretenciosos”.

Kristauen egoera Lurralde Santuan

Kristauok, kurutzetik irakurri behar dogu gizadiaren historia. Adibide erara, Gazako egoera eta Lurralde Santuko kristauena azaldu dau, “que es inasumible sin la ayuda de la cruz”, adierazoz.

Bere gogoetan, harrigarritzat jo geinken zerbait azaldu dau, izan be, gure joera, kurutzea ez onartzea da eta azalpenak bilatzea, baina kurutzeak, “más que de nosotros, habla de lo que es y lo que no es Dios mismo”.

Sarritan ez dogu ondo ulertzen kurutzean gertatzen dana, geure buruari begiratuz ‘irrakurri’ ohi dogu misterio hori.

Gotzainaren esanetan, kurutzea eskandalu da, ez dago-eta “explicación razonable y menos religiosa a lo que sucede”

Pekatuak ezereztu egiten dau zuzentasun eta egian oinarritutako antolamenduaren amets oro.

Hil eben trapako frailearen istorioa

Joan dan mendearen amaiera hil egin eben Christian de Chergé trapako frailea izan dau gogoan bere hausnarketan. Honek 1994an gertatu zan bere heriotza aurreratuz, gutun-testamentua izatzi eban eta, besteak beste hauxe eskatu: “pueda ser digno del sacrificio que le toca asumir”.

Jainkoari eskerrak emon eutsazan bere bizitzagaitik, “plenamente suya y mía” eta hil ebanari, beharbada sin saber lo que hacía, porque en él pudo ver el rostro de Dios”.

Homiliaren amaieran, kurutzearen erakarpena aitatu dau: “la esperanza de que un día también nosotros podamos ser para el mundo fuerza de perdón y reconciliación”.

Viernes Santo en la catedral de Bilbao