12-10-2024 Nuestra Señora del Pilar
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zubiaurreren maisulana argitaratu da
30.03.2024

Zubiaurreren maisulana argitaratu da

Valentin Maria Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 - Madril, 1914) 'Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia" maisulana mende eta erdiren buruan editatu, grabatu, estreinatu eta argitaratu da, Bilboko Koral Alkartearen, Erromako Espainiako Akademiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren ahaleginari esker. Zubiaurrek 1874an konposatu eban lan hau Erromako Espainiako Akademian izan eban egonaldiaren ordainetan. Koral Alkarteak hiru kontzertu eskaini ebazan Vatikanoan musikagilearen omenez. Hantxe estreinatu eban orain editatu dan lana. Musikaria Garain jaio zan 1837an eta Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan dago bere bateo-agiria. Bilboko katedraleko Musika-kaperaren abesbatzan hasi zan musika ikasten eta organoa ikasi eban kapera horretako maisu zan Nicolas Ledesmagaz. 1852an, Santurtziko eleizako organista izendatu eben, bertako organoa inauguratu zanean. Handik gitxira, Espainiatik kanpo ikasketak perfekzionatzea erabaki eban. 

Valentin Maria Zubiaurrek konposatutako eta Bilboko Koral Alkarteak interpretatutako oratorioak San Mateoren liburutik hartutako Jesu Kristoren Nekaldia kontatzen dau.

Enrique Azurzak zuzendutako grabazinoan artista entzutetsuek esku-hartzen dabe: Ana Otxoa (sopranoa), Beñat Egiarte (tenorea), Julen Garcia (baritonoa), Juan Laboreria (baritonoa), Alberto Saez Puente (piano-jole eta organo-jolea) eta Ander Marzana (piano-jolea). Tramak gorrian azalaren diseinua Manu Muniategiandikoetxea artistaren lana da -bekaduna Errpmako Espainiako Akademian, 2023an-, partitura Angel Brizek editatu dau eta soinu-erregistroa Jean Michel Olivares teknikoak egin eban 2022ko azaroan Bilboko Santa Monika komentuan.

Kristoren Nekaldia (Zubiaurre)
CDare azala

Garaiko semea

Bizkaitar musikagilea Barain jaio zan 1837an, Garaiko San Joan Ebanjelaria eleizako jaiotza-agirian jasoten dan lez.

“Valentín Maria de Zubiaurre y Uriona-barrenechea “

En 14 de febrero de mil ochocientos treinta y siete, yo el infraescrito  Presbítero Beneficiado de San Juan Evangelista de la AnteYglesia de Berriz y Cura Párroco de esta su aneja de igual título de esta de Garay: baupticé en ella solemnemente a un niño que (según relación de los que condujeron para el efecto) nació a las siente horas de á noche poco más o menos a corta diferencia, á quien puse por nombre Valentin María, es hijo lexitimo de Juan Martin de Zubiaurre y Dominga de Uriona-barrin-Echea, naturales respective él de la dicha de Berriz y ella de Zornoza y vecinos de esta referida de Garay. Abuelos paternos Domingo Santiago de Zubiaurre y Marina de Echeita, ya difuntos, naturales y vecinos que fueron respective él de la mencionada de Berriz y ella de esta nominada de San Juan Evangelista de Garay. Abuelos maternos Thomas de Urionabarrenechea ya difundo y Rosalía de Sarazua, naturales el que fue de esta de San Miguel de Garay y ella lo es de la referida de Zornoza y vecinos de esta misma de Garay. Fueron padrinos Domingo de Zubiaurre y Rosalia de Urionabarren-echea naturaes respective él de Zaldua y ella de esta de Garay y vecinos parroquianos de San Miguel de la repetida de Garay, a quienes advertí el parentesco espiritual que contrajeron y demás obligaciones a que se constituieron y en fe de todo firmé.

Firmado: don Domingo María de Zubiaurre “

Zubiaurreren jaiotza-agiria
Valentin Maria Zubiaurreren jaiotza-agiria (AHEB-BEHA)

Sei urteko zala jaso ebazan lehenengo musika-eskolak herriko eleizako parrokoaren eskutik. 1845ean Bilboko Santiago basilikako musika-kaperan sartu zan tiple lez. Nicolás Ledesmak zuzentzen eban kapera orduan eta honek ikasletzat hartu eban eta aholkulari bihurtu jakon. Zubiaurrek kantua, pianoa, organoa eta harmonia ikasi ebazan Ledesmagaz. Aldi berean, oinarrizko heziketa jaso eban uribilduko udal eskolan. 1852an, Santurtziko eleizago organista izendatu eben, parrokiako organoa inauguratu ebenean. Ondoren, Venezuelara joan zan. 1861ean bueltatu zan Espainiara. Nicolas Ledesmak animatuta sartu zan Madrileko Kontserbatorioan, Hilarion Eslavagaz ikasteko. Sasoi horretan, hain zuzen be 1864an, ikasle zala, ‘Luis de Camoens’ opera konposatu eban, portugaldar olerkariari buruz. 

Zubiaurre 1914.eko urtarrilaren 13an hil zan Madrilen. Berrehun lan baino gehiago konposatu eban, besteak beste, mezak, ganbera-musikako piezak piano, bokal eta organorako.

Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia

Orain kaleratu dan lana Erromako Espainiako Akademian eta San Pedro basilikan argitaratu zan lehenengo aldiz, Bilboko Koral Alkartearen eskutik, 2023ko martxoan, Erromako Espainiako Errege Akademiaren 150. urteurrena zala-eta. 

2023ko apirilean, Garaiko eleizan aurkeztu zan pieza hau.

Orain, “Otilia Fidalgo musikologo entzutetsuak gidatutako ikerlan zehatzaren” ostean, hainbat formatutan editatu eta argitaratu da.

Bilboko Koral Alkartetik azaldu dabenez, “oratorioa, San Mateoren liburutik hartutako Jesukristo Gure Jaunaren Nekaldiko gertaerak era hunkigarri eta dramatikoan kontatzen dabezan bederatzi mobimentuz osotzen da. Preludio zirraragarriak emoten deutso hasieta eta ondoren, In illo tempore dixit Jesus dator, bertan tenorearen ahotsa eta korua alkartzen diralarik. Baritono eta koruak Et fecerunt discipuli abesten dabe eta, ondoren, tenore, baritono, baxu eta koruak Et accipiens calicem interpretatzen dabe. Assumpto Petro hunkigarria dator gero, sopranoaren ahotsa nabarmentzen dalarik eta At illi tenentes Jesum hunkigarriak ahots guztiak batzen ditu konposizino zirraragarrian. Principes autem sacerdotum piezak tonu ilunagoa dau eta baxuak eta koruak kantatzen dabe. Ondoren, Postquam autem crucifixeruntz eum lazgarria ahots-hirukoteak interpretatzen dau emozino-bizitasun sakoneko unean. Azkenik, Finale dotoreak emoten deutso amaiera lanari, barriro be sopranoak, tenoreak, baxuak, baritonoak eta koruak esku-hartzen dabelarik”.

Valentín María de Zubiaurre