28-03-2026 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
28.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.  

Bihar, Erramu-domeka, eguerdiko 12:00etan ospatuko da, gotzaina buru dala, Aste Santuko lehenengo eleizkizuna Santiago katedralean.

Apirilaren 2an, Eguen Santuz, Krisma-meza, 11:00etan eta Jaunaren Afaria, 18:00etan.

Apirilaren 3an, Bariku Santuz, 18:00etan ospatuko da Jaunaren Nekaldia. 

Apirilaren 4an, Zapatu Santuko Pazko-bijilia 21:00etan hasiko da. 

Pazko Egunez, apirilak 5, izango da azken ospakizuna, 12:00etan, Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz.

Catedral de Santiago