Bilboko Udalak eta Bake eta BIzikidetzarako Foro Bilbao taldeak hainbat jarduera antolatu dabe aste honetan bihar ospatuko dan Oroimenaren Eguna dala-eta. Foro hori 2017.eko urriaren 16an sortu zan eta bake eta biktimek, talde politikoek eta bizikidetzaren arloan aditu diran pertsonek osotzen dabe.
Bihar, goizeko 12:00etan, lore-eskaintza egingo da eta Bilboko ikastetxe bitako ikasleek idazki batzuk irakurriko dabez. Biktimei egingo jaken omenaldian Bilboko Eleizbarrutiko ordezkaritza izango da, hain zuzen be, On Joseba Segura gotzaina bera, Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko koordinatzaile barria eta Galo Bilbao batzordeko kide eta Eleizbarrutiko ordezkaria Bake eta Bizikidetzarako Foro Bilbao dalakoan.
Biktimen lekukotasunak BAMen
Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (BAM) bat egin dau Oroimenaren Eguna dala-eta antolatutako jarduerakaz. Irakasleen Unibertsitate Eskolan, lau biktimek lekukotasuna eskaini dabe ikasleen aurrean. Atzo, Angel Uceda eta Carmen Hernandez izan ziran.
Bake eta Adiskidetzerako batzordean prestatutako lagungarriak
Aste honetan jakitera emon dogunez,Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak otoitzaldia prestatu dau Oroimenaren Egunerako. Beste alde batetik, Erandioko parrokietan eta Bilboko Sortze Garbia eleizan, Bake eta Adiskidetzerako taldeek be antolatu dabez jarduerak Oroimenaren Eguna dala-eta.