Bihar Gernikako merkatu plazan Haurtzaro Solidarioaren ekimen barria ospatuko da. Urdaibaiko katekesiko familiek eratu dabe beste behin alkartasun azoka. Bigarren eskuko liburuak eta jostailuak egongo dira bertan salgai.
12:30etan mezea ospatuko da Andra Mari eleizan eta ordu bietan zozketea egingo da. Aurton bai azokan zein zozketarako saldutakoagaz batutako dirua Los Rioseko eskola baterako izango da.