Barriak
Etiquetado como: Katekesia
`Haurtzaro Solidarioa´, Ekuadorreko eskola baten alde
Aurton be badator `Haurtzaro Solidarioa´. Bihar goizean zehar Gernikako azokan salgai egongo dira bigarren eskuko liburuak eta jostailuak. Aurton batutako dirua Ekuadorreko Los Riosen dagoan eskola batera bialduko dira.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
"Urdaibaiko organoak" organo-jaialdiaren lehenengo kontzertua Mundakan
Aurton, Urdaibaiko organoak jaialdiaren hogeigarren ekitaldia ospatuko da. Gaur -zapatua-, ospatuko da lehenengo kontzertua Daniele Ferrettiren eskutik Mundakako Andra Mari eleizan, 20:00etan.
Gaur hasiko da Lekeition “Itxas Soinua” jaialdia
Lekeitioko "Itxas Soinua" nazinoarteko jaialdiaren 45. ekitaldian, bost proposamen egin dabez, musika klasikoa eta modernoa buztartuz. Gaur arratsaldez emongo jako hasiera jaialdiari Andra Mariaren Zeruratzea basilikan. Xabier Zeberiok 'Pause' bere azken lana aurkeztuko dau Iñar Sastre pianoan dala.
Karmeneko Amaren egunean Santurtzin ataratako argazkiak
Milaka lagun batu zan atzo Santurtzin itsas prozesinoan, ehun ontzi ingururen partaidetzagaz ospatu zan jaietako ekitaldirik jentetsuenean. Goizez, On Joseba Segura gotzaina izan zan buru Meza Nagusian, Gorka Deuna eleizan eta, arratsaldez, Sergio Buiza lurralde bikarioa buru zala ospatu zan itsas prozesinoa.
Mezak ETBan, Iurretako San Migel eleizatik
EITBan emongo dabezan hurrengo lau mezak Iurretako San Migel parrokian ospatuko dira. Uztailaren 20an, domekaz, izango da lehenengoa eta hurrengoa, uztailaren 25ean (Santiago eguna), uztailaren 27an -domeka- eta uztailaren 31an (San Inazio eguna). Emonaldiak ETB1en izango dira, goizeko 10:00etan.
Eleizbarrutiko ordezkaritza 'sacerdotes del Prado' dalakoaren batzar nagusian
Atzo amaitu zan uztailaren lehenengo hamabostaldian Lyonen ospatu dan sacerdotes de Prado erakundearen batzar nagusia. Institutuko 57 kidek parte hartu dabe Europa, Afrika, Hego Amerika-Karibe eta Asiako 20 herrialde ordezkatuz. Bizkaiko eleizbarrutitik Manu de Las Fuentes abadea izan da batzarrean.
Gaur, Karmeneko Amaren eguna
Gaur, uztailak 16, Karmeneko Amaren eguna, euren zaindariaren omenez ospatzen dabezan jaietako egun nagusia da hainbat herri eta auzotan, bestea beste, Santurtzin eta Barakaldon. Santurtzin, esate baterako, gaurko egunez Karmeneko Amaren itsas prozesinoa egiten da, txistulariek eta dantza-taldeek girotzen dabelarik ekitaldia. Ehun urtetik gora daroez kostaldeko herri honetan -gainera, sorreraren 950. urteurrena ospatzen dihardu- prozesinoa egiten.
“Presbyterium” barria
Aurreko kurtsoan, "Presbyterium" agerkariaren formatua aldatu egin zan. Ordura arte udan argitaratzen zan Ministerio Ordenaturako Eleizbarutiko Idazkaritzaren eskutik, abadetza eta diakonotzaren inguruko barriakaz: jarduera, heziketa-saioak, erretiroak, gogo-jardunak, programatutako ekitaldiak... "Presbyterium" barriak atal finkoa dau "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian, hainbat gairi buruzko artikulu, alkarrizketa labur eta irakurgaien gomendioakaz. Kutsoan zehar aldizkarian argitaratu diran atalak batu eta hemen eskainiko deutsueguz:
BizkaiBira: HOACeko kideak alkartean ibiltari
Joan dan domekaz amaitu zan BizkaiBira, baina 19 egunotan ibiltari izan diran pertsonen bidez esperientzia honen inguruko oihartzunak jasoten dihardugu. Hiru astez, Bilboko eleizbarrutiak bizi izan dauan urratsez, ikurrez, alkartzeez eta konpromisoz betetako jardueraren oihartzunak dira. Askotariko adin, errealitate eta jatorrietako pertsonek mendiak, ibaiak herriak eta auzoak zeharkatu dabez, abian dan, entzun egiten dauan, alkartu egiten dan, eraikitzaile dan Eleiza agertuz. Kronika honetan, hainbat etapatan, "etenbarik hazten diharduan kate-maila lez", BizkaiBiran parte hartu daben HOACeko …
BizkaiBira: esperientzia ahaztuezina argazkitan
BizkaiBira izan da Bilboko eleizbarrutiak bere sorreraren 75. urteurrena ospatzeko antolatu ditan ekitaldi nagusienetakoa. 19 egunez egin diran 19 etapatan Bizkaiko zazpi bikaritzak zeharkatu dira, eleizbarrutiaren "aberastasun natural, espiritual eta kulturala ezagutzeko". Bilbon hasi zan BizkaiBIra ekainaren 25ean, eta atzo, uztailak 13, emon jakon amaiera ibilaldiari uriburuan bertan.