19-11-2024 Martes, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan
13.03.2023

Omenaldia emakumeei Sestaon eta misino-bisita Ermuan

Martxoaren 8a ospatu dala-eta, Sestao Pastoral Barrutian (PB) ospatu daben ekitaldi eta otoitzaldian, autorpena eskaini deutse urte askotan emakumeek Eleizan daben egiteko garrantzitsuaren lekukotasuna emon daben bost emakumeri, hain zuzen be, Begoña Corconi, Patricia Alvarezi, Maria Antonia Perezi, Ines del Soli eta Mª Carmen Basterretxeari.  Beste alde batetik, beste emakume bik, aurton Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan parte hartzen diharduen Consuelo Pillajo eta Blanca Verak, euren lekukotasuna emon eben Ermuan, herri honetatik monja bi honeek Kenyan garatzen ari diran egitasmoetan laguntzen deutsie-eta. 

Begoña Corchon, Sestaoko Caritasen boluntario 30 urtez; katekesian, familia pastoraltzan eta San Miguel eskaut taldean parte hartu dauan Patricia Alvarez; Maria Antonia Perez Sestaoko eleiz bizitzan partaide eraginkor 60 urtez, Patronatuan, Urbinaga zentroan, Caritasen…; Ines del Sol Osasun Pastoraltzakoa eta Mª Carmen Basterrechea, boluntario Artizarren, Liturgian eta parrokiako bulegoetan. 

Honeek dira joan dan zapatuz Sestaon omendu dabezan bost emakumeen izenak. Marisa Quintano Fede-zabalkunde eta Katekesirako Sestao PBko arduradunaren esanetan, “‘Jesusen ondorik eta haren zerbitzuan ibili’  (Mk 15, 41) eta hemen eta orain, zalantza barik, haren lekukotasun bizi diran emakumeak. Norbaitek egiten dauana ez ezik, egiteko era dalarik garrantzitsuena. Emakumeok eredugarri apaltasun, zintzotasun eta eskaintzan, beti itzalean Sestaoko Eleizatik. Euren ereduak zailtasunetan amore ez emotera garoaz eta zerbitzura jartera, Jesusen eta bere Hitzaren jarraitzaile lez sendoago agertuz”.

Omenaldia bost emakumeri Sestaon
Omenaldia bost emakumeri Sestaon

Hegoaldeko ahotsak, Ermuan

Eleizbarrutiko Misinoek San Jose egunaren inguruan ospatzen daben kanpaina, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek aurton, “Abiertos al mundo/Mundura zabalik” goiburuaren haritik ospatzen diharduen 75. urteurrenean kokatzen da. Consuelo PIllajo eta Blanca Vera monja marianistek parte hartzen dihardue kanpaina horretan, Gasteiz, Donostia eta BIlboko Eleizbarrutietan antolatu dabezan jardueretan. Kenyako Kaikorren egiten diharduen lanaren inguruko esperientziaren lekukotasuna emoten dabe. 

"Hegoaldeko ahotsak" Ermuan
“Hegoaldeko ahotsak” Ermuan, udalera bisita egin ondoren, Pastoral Barrutiko (PB) eta udaleko arduradunakaz.

Barikuz, Ermuan, San Pelaio ikastetxean egon ziran lehen hezkuntzako ikasleakaz. Egun berean izan ziran udaletxean be -udaletxetik haurtzaindegiei lotutako egitasmoari laguntzen deutse. Gainera, berbaldia eskaini eben Lobiano jauregian eta, egunari amaiera emoteko, Santiago Apostolua parrokiako kristau alkarteagaz batu ziran. 

"Hegoaldeko ahotsak" Ermuan
Mertxe Agirre Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako Ordezkaritzako kidearen berbak
"Hegoaldeko ahotsak" Ermuan
Monja marianitak San Pelaio ikastetxean

Juan Carlos Abascal Ermuko alkateak bisitaren amaieran adierazo ebanez, honako egitasmoek “merezi dabe euren alde borrokatzea eta altxatzea. Hainbat herrialdetan, gehien behar dauanari laguntzeko dira”. Abascalek esker ona adierazo eutsen monja marianitei egiten daben lanagaitik. 

Lankidetzarako egitasmoa

Udala 2021ean hasi zan Eleizbarrutiko Misinoakaz lankidetzan jarduten eta, zazpi haurtzaindegiren mantenuan laguntzen dau. 

Herritar turkanak dira egitasmoaren onuradunak, hau da, muturreko baldintzetan, azpigaratuta, bizirik irauteko ekonomian, bizi dan gitxiengo etnikoa. Egitasmoaren bidez, nutrizino-errehabilitazinorako zentroak sustatzen dira. Arreta iraunkorrerako kontsultategiak eta inguruko biztanleei arreta eskaintzeko unitate mugikorrak be eskaintzen dira. Hainbat egitasmo garatu da edateko ura jadesteko azpiegitura eta sareak eraikitzeko.

Bederatzirehun mutiko eta neskato inguru dagoz haurtzaindegietan eta bertan egunean otordu bi, eskolaurreko heziketa, oso oinarrizkoa, eta gitxieneko arreta medikua emoten jake. Emakumeek be laguntza jasoten dabe euten burujabetzan hobetzeko eta eurekin lan egiten da nekazaritza bizirik irauteko bide lez sustatzeko.

galeria ikusi (15)
Las cinco mujeres homenajeadas este sábado en Sestao