Aurkezpenaren ostean, gazteak taldeka banatu ziran egitasmoan proposatutako helburu eta ekintzak lantzeko. Hori egin eta gero, lehentasunezko ekintzatzat hartutakoak batera jarri ebezan eta baita horreek garatzeko proposamen eta ideiak be. Parte hartu eben gazteek alkarteko kide sentitzeko eta euren esperientziatik ekarpena egiteko nahia adierazoteaz gainera, autorpena eta entzutea eskatu eben.
Saioaren amaieran nabarmendu ebenez, talde, mobimentu eta parrokiak bat etorri ziran eta alkar hartuta aurrera egiteko nahia agertu eben: “Alkarregaz, BATERA, bikaritzako gazteok Bizkaian krista alkartea egiten jarraitu gura dogu”.
Agurtu aurretik, esker ona adierazo eben alkartzeko aukeragaitik: “Beti ez dogu gure esperientzia batera jarteko eta alkar entzuteko aukerarik izaten, gaur gertatu dan lez”. Horregaitik, halako saioak errepikatzeko nahia agertu eben..