Datorren urriaren 11an ospatuko da Begoñako Andra Mariaren jai kanonikoa. Hori dala-eta, aurreko urteetan lez, Begoñako Andra Mari kofradiak aurtengo Ohorezko Erromesa izendatu dau.
Iñigo Urkullu lehendakariak autortu dauanez, poz handia eragin eutan izendapenak. Aurkezpeneko ekitaldian egin dauan berbaldi laburrean azaldu dauanez, usadioei eta fedeari estu lotuta dago. Frantzisko aita santua be gogoratu dau eta agerian itzi dau bere fededun nortasuna: “Kristau naz eta harrotasunez”.
Ekitaldia Arriaga antzokiko atondoan egin da. Ekitaldi laburra izan bada be, sinbolismoz beteta egon da eta azkenean Angelusa errezatu da.

Ohorezko Erromesaren aurkezpena
Javier Diago Begoñako kofradiako presidenteak gidatu dau aurkezpena. Akitaldian izan dira aurreko Ohorezko Erromesak be; honeek erromeriako jantziez apainduta joan dira. Ekitaldian egon dira, besteak beste, Marino Montero (2009), Beatriz Marcos (2018), Boni Garcia (2021), Juan Carlos Rastrollo (2023),
2024an Ohorezko Erromes izan zan Jon Uriartek jarri deutso lepoko zapi brodatua, autorpen honen ikur bereizgarria, Iñigo Urkuluri.
Mikel Bilbao txistulari eta 2001etik kofradiako Ohorezko Anai Nagusiak interpretatutako ohorezko aurreskua be eskeini deutse Ohorezko Erromesari.