28-03-2026 Sábado, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz
24.03.2026

IV. eta V. bikaritzako gazteak Berrizen alkartuko dira datorren zapatuz

IV. eta V. bikaritzetako gazte-jentea Berrizko San Joan Ebanjelaria parrokian batuko dira datorren zapatuz, martxoak 28. Deialdian azaldu dabenez, egun horretan, "alkartu, gazteakaz eguna igaro, alkarte-sena sendotu eta bizipen politak izango doguz alkarregaz".

Harrera, 11:00etan izango da. 11:30etan hasiko dira goizeko jarduerak eta 13:15etan, Eukaristia ospatuko da. Ondoren, 14:00etan, bazkaltzeko batuko dira (hamaiketakoa, bazkaria eta erropa erosoa eroan).

Bazkalondoan emongo jako hasiera 15:00etatik 17:00etara izango diran arratsaldeko jarduerei. “Haratago begiratzeko, bat egiteko eta alkarregaz gauza onak ereiteko deia da. Zure parte-hartzea, garrantzitsua da. Danon artean egingo dogu alkartea”.

Etorkizuna erein. Begirada alxatu! Animatu eta etorri!