Jaionek bizilagun izan dituan alkarte erlijiosoak ondoan izan ebazan: Elorrioko monja domingotarrak, pasiotarrak eta mesedetakoak. Eta ospakizunean izan zan Misinoetarako ordezkaritzako eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko hainbat kide be, azken honetan osatu dau-eta Jaionek bere misino-heziketa. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioa izan zan buru Eukaristian eta Iñaki Jauregik, Jesus Mari Zendoiak, Txomin Alonsok eta Juanito Gallastegik alkar-meza emon eben. Aita, ahizta eta aitite-amamak be ondoan izan ebazan.
Misino-bialketa
Zapatuko ospakizun honen ostean, uztailaren 4an -martitzena-, Berriotxoako San Balendin Bizkaiko zaindarietako baten egunez, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan eleizkizunean egingo da misino-bialketa. Urte bi igaroko ditu Filipinetan, Manilan, eta Berrizko Mesedetako Misiolarien alkartean biziko da eta hareen eskutik jardungo dau.
Jaione López umetatik egon da parrokiari lotuta, katekesian eta gazteen taldeetan. Gero, unibertsitatean egoala, Ipar-hegoaldeaikastaroa egin eban eta, Kenyan misiolari dan Matilde Rivera ahizta marianitaren lekukotasuna entzunda, misino-bokazinoa biztu jakon.