Gugerottik azaldu dauanez, gerra luzeak ekarritako suntsipenek eta gertatu barri dan lurrikarak agerien itzi dabez, beste behin be, “gizadiaren itxaropenen segurtasunen makaltasuna, eta Kristo hil eta berbiztuaren Pazkoan, Jainkoaren leialtasunaren Harkaitzean sustraitzeko gogo bizia sentiarazo deuskue. Aste batzuk lehenago, Zigorkatzearen eleizan, Jerusalemeko Via Appian zehar, ikusi dogun bere irudi profanatuari begiratu geuntsan. Mutilatutako Kurutze hori deia dogu euren senide eta lagun kutunen gorpuak hondakinen azpian txikituta edo bonbek apurtuta ikusi dauan hainbeste eta hainbeste anai eta arrebaren atsekabea antzeman daigun, eta eurakaz batera, euren eskuei gogor oratuta, Kurutzearen bidea egin daigun, hilobi bakar batek be -esate, baterako, Anastasis Basilikakoa edo Uri Santuko Hilobi Santua lakoa- gizon eta emakumeen biziaren gainetik ez dauala azken htza izango jakinda”.
Ekialdeko Eleizetarako Dikasterioak 2022ko txostenean zehazten dauanez, Lurralde Santuaren aldeko diru-batzea da Leku Santuen inguruko bizitzari eusteko iturri nagusia. Diru-batze honetaz baliatzen da frantziskotar Kustodia diru-batze horretaz baliatzen da Leku Santuak, oroimenaren harriak babestu eta zaintzeko eta kristau presentzia, Lurralde Santuko harri biziak, sustatzeko, alkartasunezko hainbat jardueraren bidez, esate baterako, pastoral, heziketa, osasun eta gizarte egiturei eutsiz.
Lurralde Santuko Kustodia
Lurralde Santuko frantziskotarren Kustodiari dagokionez, 2021-2022ean lanak egin ebezan erromesentzat eta lekuko alkartearen alde Ain Karemen, Beit Sahourren, Betanian (Marta, Maria eta Lazaroren santutegian), Betleemen, Kafarnaunen, Emaus eta Jerikon (Jesus bateatu za lekuan, Jordan ibaian), Jerusalemen, Ammanen, Kanan, Jaftan, Nazareten eta baita Siria eta Rodasen. Gainera ‘Pro Terra Sancta’ alkartearen 30 ekintzetan lagundu zan Siria eta Libanon.