22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez
02.10.2023

Ate irekien jardunaldia Seminarioan, hilaren lehenengo eguenez

Joan dan barikuz, irailak 29, kurtsoari hasiera emoteo ekitaldia Eleizbarrutiko seminarioan. Seminarioko hezitzaile eta abadegaiakaz batzartu ondoren, Eukaristia ospatu zan Santa Monika eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru zala. Homiliaren hasieran esan ebanez, "eskatzen deuskuna egiten laguntzeko eskatuko deutsagu Jaunari: Barri Ona ondo iragarri, beti lez pobretasunean, uzta ugariagaz eta langile gitxigaz".

150 lagun inguruk egin eban bat Seminarioko taldeagaz kurtso barriaren hasierako ekitaldian. Gaur egun, zazpi abadegai dagoz heziketa-ibilbidean: bost, David Abrahan Garrido, Marco Antonio Muñoz, Mario Diaz, Gorka Campos eta Juan Reyero,  bokazino-sinteriaren aldian (3. aldia) eta bi, Gaizka Egaña eta Patxo Ateka, eraketa-aldian (2. aldia). Ignacio Fernandez errektoreak, Miguel Vera ikasketa-buruak eta Manu de las Fuentes zuzendari espiritualak osatzen dabe heziketa-taldea. 

“Gure esker ona abadegaiak hartuz Seminarioari laguntzen deutsen parrokia alkarteei eta Bilboko Senimarioaz arduratzen diran eta bere alde otoitz egiten daben guztiei” (Ignacio Fernandez, errektorea).

Ate irekiak

Kurtso honetan, Seminarioak ate irekien jardunaldia ospatuko dau hilaren lehenengo eguenez (edo hurrengoan, lehenengoa jai bada), 19:30etan (Meza eta Eukaristia-gurtza). Lehenengoa, datorren eguenez, urriak 5, ospatuko da, eta hurrengoak, azaroaren 2an, abenduaren 14an, urtarrilaren 11an, otsailaren 1ean, martxoaren 7an, apirilaren 11an, maiatzaren 28an (berezia, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Egunean dalako) eta ekainaren 6an.

Itxaropenari eutsi

Gotzainak homilian azaldu ebanez, gure seminarioaren giltza, Kristogaz bat eginda jardutea da. “Beti dagoz zalantzarako, etsipenerako, isekarako, zinismorako arrazoiak. Paralisia justifikatzen daben arrazoiak dira. Eta honek, zer esango ete deust? Baina gure bizitza aztertu ezkero, arrazoi ugari aurkituko dogu sinisteko eta itxaropenari euskteko”. 

Kurtsoaren hasiera seminarioan

Bat egiteabe garrantzitsua dala esan eban. “Bategite esanguratuena, beti dira buruz burukoak. Taldean jarduten dogu, taldean batzartzen gara, baina arrastorik sakonena, pertsonak izten deusku, norbaitek esan, norbaitek egin eta pentsarazi eustanak, norbaitek, bere adiskidetasun edo pazientziak, niregan arrastoa itzi ebanak. Bat baino gehiago izango dira, seguru, baina eragina beti da banan banakoa, bategitearen emaitza, pertsonala da”.

Kurtsoaren hasiera seminarioan

Norbaitegaz bat egiteak, norbaitegaz solasean jarduteak dauran garrantzia ez gitxiesteko eskatu eban. “Jesusen bategiteak, epikoak dira: emakume samariarragaz, jaiotzatik itsua zan gizonagaz, emakume pekatariagaz, lapur onagaz, osasuna eskatzen dauan gaixo bakotxagaz… Kristo pertsona konplexua da horixe da bere erakargarritasunaren arrazoeietako bat: apal eta sendoa da aldi berean, eroapen handikoa eta eroapen txikikoa, bakuna baina etiketatzeko gatxa, otzana eta irmoa, errukia eta epaia. Batzuetan, isildu egiten da bildotsa lez eta beste batzuetan diru kanbiatzaileen mahaiak irauli egiten ditu. Ez da erraza katalogatzea, baina, zalantza barik, Jesusek ‘karisma’ deitzen dogun hori eukan, indarra begiradan eta hitzean, eta horrek egiten eban erakargarri”.

Seminaristas y formadores, junto con el obispo.