Julio Gomezen berbaldia: “Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa”
Santurtziko San Juan de Dios ospitalean zainketa aringarrien arloan aditu zan Julio Gomez medikuak berbaldia eskainiko dau bihar -maiatzak 15, eguena- arratsaldeko seietan, agustindarren Lekeitioko komentuan. "Heriotzaren prozesu fisiko eta erlijiosoa" goiburuaren haritik jardungo dau Lekeitioko Andra Mari parrokiak, Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen laguntzagaz, maiatzaren 25ean, Pazko aldiko VI. domekaz, ospatuko dan Gaixoaren Pazkoaren inguruan.
Julio Gomez medikuak ibilbide luzea egiten dihardu zainketa aringarrien arloan eta bere esperientziatik hitz egingo dau, heriotza be “prozesu baketsua” dala gogoratuz.
Julio Gomezek jarduten dauan arlo berezi honetan, beste inon baino aukera gehiago izaten da gaixoak profesional arlotik hartu-emona izateaz geinera, zuzenean, buruz-buru ezagutzeko.
Berbaldia gaztelaniaz izango da.