Jaime Lopez Eguílaz eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak azaldu dauanez, “eleizbarrutiko ondare blbliografiko eta historikoa zaintzen jarraitzeko beste urrats bat da, liburuen kontserbatzea eta katalogatzea ahalbidetzen dalako eta dohaintzan jasotako funtsa jenteari eskuragarri jarten jakolako”.
Eguilazen esanetan, dohaintzan emondako funtsean, XVIII. eta XIX. gizaldiko liburuak dagoz, besteak beste Felipe Scio San Miguelen (1738-1796) La Biblia vulgata latina. A. Louis Borduale (1632-1704) jesuita frantsesaren Sermoien liburukiak be nabarmendu daitekez. Eguilazek azaldu dauanez, “liburuak egoera onean dagoz”. Esker ona adierazo deutse Alex Andreu pastoral moderatzaileari, “bere ardura eta laguntzagaitik” eta Bisney sakristiako arduradunari, “laguntza, abegi eta erraztasunengaitik”.