Juan Tomas Uribarri Komunidadeen Batzordeko presidente izan zan 20 urtez eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kide be izan zan 15 urtez, On Ricardo Blazquez eta On Mario Izeta gotzainen sasoian.
Bizkaiko 20 komunidade kristau batzen dituan Komunidadeen Batzordeak omenaldi xumea egin gura deutso, baina, “bihotz.bihotzekoa”, Juantoga Batzordean bidelagun izan zan Loli Asua teologo eta Fede eta Justizia komunidadeko kideak dinoanez
Omenaldian, Juantoren bizitzarko askotariko testuinguru zabalak gogoratuko dira: lanbidea heziketaren arloan, eleiz konpromisoa, txirrindularitza, izadiagazko eta familiagazko maitasuna, e.a., agertuko dira irudi eta berben bidez.
Luis Guitarra eta Carmen Sarak jardungo dabe.