15.08.2026

Kontzertua lau eskutara ‘Urdaibaiko Organoak’ jaialdiari amaiera emoteko

Jaialdia gaur amaituko da Mundakan egongo dan kontzertuagaz, arratsaldeko 20:00etan.

Benantzi Bilbao jaialdiaren koordinatzaileak eta Javier Artigas zaragozar organistak lau eskutara joko dabe Mundakako organoa, errepertorio sinfonikoa organo-tutuen bidez interpretatuz. 

Ezohiko egitaraua

Hitzordu berezia da, Bilbao bere herrira bueltatuko dalako eta Artigasegaz batera egitarau berezia interpretatuko daualako. Jatorrian orkestrarako pentsatutako pieak interpretatuko dabez lorganoan au eskutara: Maurice Ravelen boleroa, Hans Uwe Hielscherren bertsinoan, eta Chaikovskiren ‘Cascanueces’ ospetsuaren dantza berezien aukera, Alexander Darren transkripzinoan. Orkestrari estu lotuta dagozan partitura biok tutuzko organo historikoaren bidez entzutea esperientzia aparta izango da.

Kontzertuan Jesus Guridiren musikea egongo da. Josu Sorriketaren txistu doinuek eta Lapse Mundaka taldearen dantzak be izango dira ekitaldian. 

Organoa, Urdaibaiko ondare bizi

Jaialdiaren aurtengo ekitaldia, “Urdaibaiko Organoak eta Ondarea” goiburuaren haritik ospatu da, musikaren, historiaren eta ondarearen lotura estuan arreta jarriz. Musikaren aldetik daben baliotik harago, eskualdeko organoak herrien historiaren lekuko eta tresnaz tresna, organogileen belaunaldiz belaunaldi, eraikitako oroimen kolektiboaren jagole.

Ondarean arreta jarita, jaialdiak, aurton, barritasun bat eskaini dau: Lope Alberdi Recalde Gautegiz-Arteagako organogile eta organoen arloan Euskadin dogun irudi nabarmenaren (1868-1948) inguruko erakusketa jarri da Euskal Herria Museoan.

Eskualdeko eleizak lepo betetzen dira

Benantzi Bilbao jaialdiaren eragile nagusiak Urdaibaiko jentearen garrantzia nabarmendu dau, erruz hurreratzen dira-eta emonaldietara eleiza eta ermitak lepo betez.


Jaialdia natura-erreserbare testuinguruan

Urdaibaiko Organoak “Joxe Mari Eguileor” zikloa Urremendi Baserritarren garapenerako alkarteak antolatzen dau Busturialdean eta Urdaibai inguruetan..

Gaurko kontzertu honekin datorren urtera arte dino jaialdiak..

Benantzi Bilbao, organizador del ciclo, tocando el armonio de Arratzu