Gernikako Santa Klara monasterioak ateak zabaldu ebazan atzo 19101an Aquilino Amezuak egindako organoa ezagutzera emoteko. Euskal Herria Museoan jarrittakok ‘Urdaibaiko Soinuak’ erakusketaren haritik antolatutako bisita gidatuak egiteko izena emon dabenek aukera barria dabe gaur organoaren soinuak entzuteko.

Jente askoren arreta erakarri dabe bisita gidatuek. Gainera, bisita egiteaz batera, Urdaibaiko Soinuak erakusketa ikusteko aukera izaten da, besteak beste, Lope Alberdi Gautegiz-Arteagako organogileak egindako egundoko lana ezagutzeko..
‘Los domingos’ pelikula grabatu zan monasterio honetan
Egun berezia izan zan atzokoa Gernikan, izan be, 2023an Gernikatik joan ziran monja klaratarren monasterio bereziko ateak zabaldu egin ziran. Bisitariek Aquilino Amezuaren organoa hurretik ezagutzeko aukera izan eben.
Monasterioaen barrualdea agerian jarri zan Los Domingos pelikulan, eta organoaren doinuak ‘Urdaibaiko Organoak’ jaialdian entzun dira.

Lau gizalditik gorako klausurako historia
XV. gizaldiko zenbait agiritan “serorategi” izena emon jakon etxeari eta XVI. gizaldian, monja hirugarrendar erregular edo isabeldarren alkartearen bizileku izan zan.
1619an, Lumoko San Pedro eleizateko Pietateko Andra Mari serorategia zana Santa Klara izenez ezagutzen hasi zan. Beraz, orain dala 400 urtetik gora onartu eban alkarteak klaratarren ordenara igarotzea.
Ez dago agiri asko, izan be Condor leginoaren bonbardaketek eta bonba su-eragileek komentuko artxibo gehienak suntsitu ebezan.
Halanda be, liburukien orrialde batzuk salbatu ziran eta bertan, “aparecen registradas algunas entráticas (Eliz-sartzea) y profesiones de religiosas de Santa Clara y en ellas consta la lista de la comunidad que las recibe”.
Ama Maria de Arteaga Medina de Pomarreko Santa Klaratik ekarritako abadesaren eskutik ekin eutsen klaratar aldiari. Abadesa honek irakatsi eutsezan ordena barriaren bizitzaren hastapenak oraindik isabeldarrak ziran monjei.
Klausurako alkartea 2023. urtearen hasieran joan zan Gernikatik eta 2024an Eusko Jaurlaritzak eskuratu eban eraikina. Monjek saldu ondoren, oroimen historikorako gune izango da.

Mantentzeko erronka
Mikel Ansola Organoetarako Bilboko Eleizbarrutiko Batzordeko kideak gidatutako euskerazko bisitaldian, musika-tresna honeen mantentzeak dakarzan arazoetako batzuen inguruko argibideak emon ziran, lan zehatza, artisau-lana eskatzen daben barriztapenen kostua nabarmenduz.
Aita Jose Angel Egiguren Bermeoko komentuko frantziskotarrak be parte hartu eban bisitaldian. Hain zuzen be, fraile honen komentuan dago Lope Alberdiren organoetako bat. Gaur egun Sergio del Campo Otxandioko organogile ospetsuak barriztatzen dihardu eta urte biko lan nekezaren ostean, laster entun ahal izango dira bere soinuak.

Mahai-ingurua: oraina eta geroa
Arratsaldeko seietan, «Bizkaiko organoak, mantentzeko errokkak eta geroa» mahai -ingurua ospatu zan. Bizkaiko organoak ze egoeratan dagozan agertzeaz gaineta, honeek mantentzeak dakarzan erronkak aztertu ziran. Bizkaiko hainbat herriren musika, kultura eta erlejinoaren historiako parte diran musika-tresnen inguruan jardun eben Jorge Undak (Bilboko Eleizbarrutia), Patxi Garciak (organista) eta Javier Artigasek (organo-katedraduna), Benantzi Bilbao moderatzaile zala.
Erronkak. Organoak bizirik mantentzeko organo joleak behar dira eta parrokiak zabalik mantendu.
— @DiocesisBilbao (@DiocesisBilbao) August 13, 2026
Algunos retos para potenciar los órganos de Bizkaia. https://t.co/Uxm1n9d6i8 pic.twitter.com/F3ZyWjckvM
Ezinbesteko dira organista eta organogileak organoei bizirik eusteko. Garrantzitsu da herritarren artean kontzientzia sortzea musika-tresnen barriztapenari ekiteko, diru-baliabideak mugatuak diralako. Lehentasuna emoten jako liturgia eta kultur erabilera daben organoen, organista dabenen eta musika-tresna historiko diranen konponketari.
Jorge Unda
Lope Alberdiren ondarea
Jardunaldia, Lope Alberdi organogilearen (1868-1948) irudia berreskuratzen dauan Urdaibaiko Soinuak erakusketari lotuta burutu zan. Gautegiz-Arteagan jaio eta gero Bartzelonako bizilagun izan zan Alberdik arrasto handia itzi eban musikaren arloan Busturialdea-Urdaibain.







