Otoitzaldian zeinu adierazgarri bi aurkeztuko dira: plaka eta olibondoa. Plaka, “gure Eleizan gehiegikerien biktima izan diran pertsona guztien oroimenez”, katedraleko klaustroan jarriko da. Biblian egundoko sinbolismoa dauan olibondoa, Derioko Adiskidearen Basoan landatuko da.
Ekitaldi soila izango da, sentimentuz betetakoa, eta gura daben biktimek parte hartzeko aukera izango dabe altaran kandelak ipiniz, zenbait lekukotasun entzuten dan bitartean. S
‘Amani’ laukoteak eta Gorka Iglesias katedraleko organistak girotuko dabe web orrialde honetatik zuzenean emongo dan ospakizun hau.
Gotzainaren homilia
Gotzaina altarean gehiegikeria sexualak jasan dabezan biktima bategaz egongo da. Bere homilian Bizkaiko Eleizan gertatutako abusuak onartzeaz gain, parkamena eskatuko deutsie biktimei eta eskatzen daben laguntasuna emoten jarraituko jake.