Errekarteko ‘Gaztenahiak’

‘Gaztenahiak’ kanpamentuaren aurtengo gaia, “Encanto” pelikula da. Joan dan domekaz, ekainak 25, familien eguna ospatu eben. Hitzaren ospakizunean batu ziran eta beste hainbat jarduera egin: herri bazkaria, azoka, bingoa, ur-gerra eta begirale ohien batzarra. COVID-19 pandetiatik egun hau ospatu barik egozan eta, azaldu dabenez, “berezia izan da familientzat zein neskato eta mutikoentzat”.


Kanpamentuan garatutako jarduera asko pelikulari lotuta dago: “besteen gauza onak ikusi, nork bere xarma aurkitu, gauza txikiak baloratu…”. Tabirako igerilekuetara be joan dira txangoan. Gauez, honako jarduerak izan dabez: Gymkana, Gazte Talent (talentu magikoen gaua), estresaren aurkako gau-ekitaldia, erlaxatzeko gau-ekitaldia… Gaur, azken jaia ospatuko dabe, bihar amaituko da-eta kanpamentua. Euren esanetan, “primeran gagoz, zoragarri. Pilak kargatu doguz indartsu datorren kurtsoari ekiteko”.
IV-V bikaritzakoen kanpamentua
Atzo, Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioaren bisita jaso eben. Eurakaz igaro eban egunaren zati bat eta Eukaristian buru izan zan.