07-04-2026 Martes, I semana - pascua
[lwp_divi_breadcrumbs home_text=”Bizkeliza” font_icon=”5||divi||400″ link_color=”#737373″ separator_color=”#737373″ current_text_color=”#006b54″ _builder_version=”4.18.1″ _module_preset=”default” module_text_color=”#e02b20″ module_font_size=”14px” module_line_height=”1.2em” background_enable_color=”off” global_colors_info=”{}”][/lwp_divi_breadcrumbs]
01.01.2023

Urte barrian, sail barriak Eleizbarrutiko aldizkarian

Argitaratu da Alkarren Barri-Comunicación aldizkariaren 290. alea formatu digitalean. Urteko lehenengo aleak sail barriak ditu: Bizkaiko ermitak, arrosa-leihoak gure eleizetan, emakumeen eta itsasoaren arteko hartu-emona, liturgia apaingarriak, osoko ekologiari buruzko atala, ebaki eta orri-markatzaile lez erabili daitekena. 2023an, Artxiboak alkarlanean jarraituko dau eta, kasu honetan, Egitasmoaren lau hankei lotutako agiriak aurkezten ditu: zerbitzatu, iragarri, ospatu eta alkartea. Eleizbarrutiko Liburutegiko Jaime Lopez Egilazek Biblia mutua ezagutzera emoten dau.

Gaur, urtarrilak 1, Alkarren Barri-Comunicación Eleizbarrutiko aldizkariaren ale barria kaleratu da. Txosten nagusia, hil honetatik aurrera aldi barriari ekingo deutsan Ebanjelizatze-egitasmoari eskainita dago.

Alkarrizketei dagokienez, honeek dira ale honetako protagonistak: Kongoko Errepublika Demokratikoan 56 urte daroazan Xabier Goicouria; jatorriz Venezuelakoa dan David H. Urdaneta abadea; Bizkaian dagoan txinatar alkarte katolikoa eta Felix Larrondo VI. bikaritzako bikarioa. 

Urtean bederatzi ale argitaratzen dira

Aldizkariaren formatu digitala -audio eta bideoakaz- web orrialde honetan eskuratu daiteke. Harpidedunek etxean jasoko dabe paper-euskarrian. 2023ko lehenengo ale honegaz zenbaki borobilera iritsi da agerkaria, 290. alea da-eta.

Urtean aldizkariaren bederatzi ale argitaratzeaz arduratzen dan Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailaren izenean, Belengo bakearen argiaren distiraz betetako urte barria opa deutse irakurle guztiei.

Urte barri on!

Alkarren barri azala 290