“Fair Saturday Foundation” erakundeak emondako sari honek, hazkunde inklusibo, zuzen eta jasangarriagoari begira, ekintzarako eredu barriak sustatzearen balioa nabarmentzen dau.
Labayru Fundazinoa
Sari honek “euskal hizkuntza eta kulturaren arloan egindako ikerketa, normalizatze, sustapen eta zabaltze lan bikainagaitik” autortu gura izan dau Labayru Fundazinoa.
Labayru Fundazinoa –Fair Saturday Foundation erakundeak nabarmendu dauanez- erreferentziazko erakundea da euskeraren arloan, Bizkaiko mendebaldean. Sorrerako helburuak bete nahirik, Labayruk hainbat arlotan jarduten dau: irakaskuntza, itzulpengintza, herri ondarearen bilketa, euskeraren erabileraren normalizatze-planak, lagungarri didaktikoak eta irakaskuntzarako lagungarriak sortu, etnografia, hiztegigintza, toponimia…
Bere Euskal Biblioteka ezinbesteko osagarria da eginkizun honetan. Euskal Herriari, hizkuntzari eta inguruko lurraldeei buruzko bibliografia eta agiri baliotsuaren gordailu da.