22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Lekukotasunak Basauriko kartzelatik, Bizkaia Irratian
23.01.2024

Lekukotasunak Basauriko kartzelatik, Bizkaia Irratian

Atzo, Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik emon eban "Goizeko izarretan" irratsaioa. Besteak beste, Heraclio Varona Kartzela Pastoraltzaren Bidesari alkarteko kideak parte hartu eban. Bere esanetan, Espainiako kartzela-sistema Europako gogorrenetakoa da. "Preso gehienek osorik beteten dabe zigorra eta espetxera gehienak delitu txikiakaitik sartzen dira, delitu larriakaitik baino.Delitu larriak egin dabezan presoen portzentajea, %14koa da".  Jaime Tapia kartzela arlorako Eusko Jaurlaritzako aholkulariak azaldu ebanez, "euskal kartzeletako aurrerapausu nagusia erdi-askatasuneko erregimena da".

Bizkaia Irratiak Basauriko kartzelatik eskaini eban atzo irratsaio bat. Kartzelan bizi dan egoera agertzera emon zan, jenteak pentsatzen dauanagaz zerikusi handirik ez dauala ikusarazoz.

Bidesarik, orain dala hogeta haar urte kartzela pastoraltzatik sortu zanak,ondo ezagutzen dau presoen egoera. Euskadiko kartzeletan laguntzen dau gizarte bazterketa jasaten daben pertsonei zuzendutako hainbat egitarauren bidez. 

Gizarteratzea

Alde honetatik, garatzendiran askotariko prozesuak zigorrari lotuta dagoz. Bidesarik kartzelan bertan zein kartzelatik kanpo eskaintzen dau zerbitzua. Hiru etxe ditu eta han hirugarren graduan dagozan presoakaz jarduten dau. 

‘Mugituz’ egitarauaren bidez, presoen oinarrizko beharrizanei -erropak, heziketa tailerrak, kirol jarduerak…- erantzuten ahalegintzen dira. Heraclio Varonak azpimarratu dauanez, “presoak aktibo egon daitezan egiten dogu, kartzelan euren egoera duinago egiteko”.

60 urteko kartzela

Basauriko kartzelak 60 urte bete ditu aurton. 2023an obrak egin dira patioan, dutxetan, sare elektrikoan eta hainbat gelatan.

Kartzelan dagozan pertsona gehienak behin behin-behineko espetxeratzean dagoz, epaiketaren zain edo epaia jasoteko zain. Gitxi batzuk zigor luzeak beteten dagoz. Gizonak bakarik dagoz eta emakume presoak Zaballako arabar kartzelan dagoz.

Jaime Tapia Eusko Jaurlaritzako aholkulariak Bizkaia Irratian zehaztu dauanez, “Basuriko kartzelan, ETAko presoak, sexu gehiegikeriak egin dabezanak edo genero-indarkeriaz baliatu diranak dagoz, besteak beste. Iruzurra edo trafikoko arau-hauste larriak egin dabezan gaizkileak be hantxe dira”.

Basauriko kartzelan, 565 preso inguru dago gaur egun eta asko hirugarren graduan da, hau da, kontrolerako eskumuturrekoa dabe eta kartzelatik kanpo egiten dabe lo edo kartzelara bakarrik lo egiitera doaz. 172 preso bizi dira kartzelan urten barik, %80 bertokoak eta %20 kanpokoak.

Eusko Jaurlaritzak aurton zehaztuko dau kartzeletan behar diran profesionalen lanpostuen zerrenda eta “lan-eskaintza publikoa izango da 2025ean”.

Atzoko irratsaioan, kartzelan jarduten daben gizarte hezitzaile batzuk euren bizipenak kontatu ebezan.

Heraclio Varona, de Bidesari fue una de las personas invitadas en el programa