22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat
18.10.2023

Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau bihar erretiroa ministerio ordenatuarentzat

Bihar -urriak 19, eguena-, ministerio ordenatuak kurtsoko lehenengo erretiroa ospatuko dau Begoñako Gogarte Etxean, 10:00etatik 14:00etara. Bihar, Santiago katedraleko dean eta Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) arduradun dan Luis Alberto Loyo abadeak gidatuko dau erretiroa. Ostean, alkarregaz bazkaltzeko aukera izango dabe eta horretarako ezinbestekoa da izena emotea, 94 466 79 79 telefonora deituz (Susana Mediavilla) edo smediavilla@bizkeliza.org helbide elektronikora mezua bialduz.

Biharko erretiroaz gainera, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzaren eskutik Abendualdiko erretiroa ospatuko da abenduaren 13an, On Joseba Segura Bilboko gotzainak lagunduta. 

2024.eko urarrilaren 8tik 12ra abadeentzako gogo-jardunak ospatuko dira talde bitan (euskera eta gaztelania). Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkariak zuzenduko ditu gaztelaniazko gogo-jardunak Larrean eta Lontzo Zugazaga eleizbarrutiko abade eta euskerarako saileko arduradunak lagunduko dau Begoñako Gogarte Etxean egingo diran euskerazko gogo-jardunetan.

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) batera antolatzen daben jardunaldia otsailaren 15ean ospatuko da. Zainketa aringarrien eta bizitzaren azken txanparen ingurukoa izango da eta gai honetan aditua dan Jacinto Batiz doktoreak zuzenduko dau.

Felix Larrondo VI. bikaritzako bikarioa gidari lana ospatuo da kurtso amaierako erretiroa, maiatzaren 10ean eta maiatzaren 23an ospatuko da Jesus Abade Nagusi eta Betierekoaren jardunaldia eta bertan Abadegintzaren Urre eta Zidarrezko Ezteguak. 

Luis Albrto Loyo, dirigirá el retiro de mañana.