12-09-2025 Viernes, XXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” weba, euskeraz
11.09.2025

“Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” weba, euskeraz

Eleizbarrutian itzulpenez arduratzen dan taldeak, hain zuzen be Juan Gallastegi abadeak, “Amigos de Tierra Santa. Lur Santuaren Lagunak. Bilbao” dalakoaren web orrialdea euskeratu barri dau. Joan dan apirilean martxan jarri zan orrialdeak hilean hiru mila bisita inguru jasoten ditu eta Lur Santuaren zerbitzura dagozan frantziskotarren esanetan, Lur Santurako erromesaldien inguruko "orrialderik sendoena eta ondoen aurkeztutakoena da".  Leku Santuetara erromes joan aurretik jakin beharrekoak zehaztasun osoz emoten ditu bitarteko honek. Orain, gainera, bisitariek euskerazko orrialdeaz gozatzeko aukera be badabe.

Beste alde batetik, “Lur Santuaren Lagunak.Bilbao” alkarteak antolatuta, 2026ko apirilaren 12tik 19ra erromesaldia egingo dala jakinarazoten dogu. Taldetik azaldu dabenez, “erromesaldi asko egiten dihardue. Ez daigun erreparo edo ardurarik izan. Segurtasuna, erabatekoa da”. Horregaitik dei egiten dabe “jenteak izena emon daian ahalik eta bizkorren. 54 leku baino ez doguz eta daborduko batzuk hartuta dagoz”. Izena emoteko, telefono honeetako batera deitu: 635 703 175 edo 608 342 084.

Orain dala hilabete batzuk aurkeztu eben gaztelaniazko orrialdea: