22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mari Puy Inzunza ‘alkartezain’ Mañariko parrokian
01.03.2024

Mari Puy Inzunza ‘alkartezain’ Mañariko parrokian

Mari Puy Inzunza da martxoaren 8an, Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian eguerdiko 12:30etan ospatuko dan ekitaldiak Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben emakumeetako bat. Eleizagaz eta herriagaz konprometitutako emakume hau jaiotzatik bertatik dago Mañariko eleizari lotuta. Gero, liturgian, katekesian, gazteen taldeetan..., lagundu eban. Gaur egun, 'alkartezain' da eta Pastoral Barruti baten Caritaseko kontsiliario izan zan lehenengo emakumea da.

Aspaldi hasi zan Mari Puy Inzunzaren ibilbidea Mañariko parrokian. Parrokia alkarteari atxikita, bizitzan zehar erantzukizun barriak hartu izan ditu Pastoral Barrutian. Halanda be, bere esanetan, “parrokia izan da beti nire erreferentea, eta bertan jarraitzen dot”.

Alkartezaina

Gaur egun, ‘alkartezain’ da. Bere ustez, “bakotxak bere erara ulertu leiken ardura da, baina beretzat, ‘alkartezaina’, “alkarteagaz lotzea ahalbideratzen” dauana da. Hainbat lekutan, pertsona bakarrak eutsi leikeo lotura horri eta beste batzuetan, bat baino gehiago izan leikez. 

Jaunaren eguneko ospakizunak prestatu eta egiten ditu eta beste gauza askoz arduratzen da, izan be, bere esanetan, “jenteak askotariko arrazoiak izaten ditu hurreratzeko”. Azken baten, Mari Puy erreferente da Eleizan, baina baita, nahiz eta fededun ez izan, eleizagaz lotura daben herritarrentzat be.

Mari Puy Inzunza