22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mariaren Mirabeen 125. urteurrena, Portugaleten
21.10.2023

Mariaren Mirabeen 125. urteurrena, Portugaleten

1898.eko urriaren 15ean sortu zan Portugaleten Mariaren Mirabeak monjen alkartea. Gaur egun, herri bereko Gregorio Uzkiano kalean dago euren egoitza eta, bihar, on Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko dabe euren kaperan goizeko 10:00etan, urteurren hori gogoratzeko.

Alkarte hau, Santa Maria Soledad Torres Acostak gaixoen arreta eta zaintzarako sortu eban Mariaren Mirabeak, Gaixoen Ministroak institutuaren, aita santuaren zuzenbideko erakunde erlijioso katolikoaren barruan dago. Harek, alkartetik azaldu dabenez, “XIX. gizaldiaren bigarren erdian, gaixo askok eta askok bere gaixoaldia bakarrik edo baldintza eskasetan bizi ebanean eta emakumeak -eta gitxiago monjak- gauez etxetik atara eta gaixoen etxeetara honeek zaintzera joatea pentsaezina zanean, Madrilen beharrizan horretaz jabetu zan Miguel Martinez abadearen ametsa gauzatu egin eban”.

Mariaren Mirabeak
Mariaren Mirabeak
Mariaren Mirabeak

Monja honeen karisma gaixoen aldeko arreta “arduratsu eta doakoan” garatzen da, edonon egonda be gaixo horreek -gehienbat etxeetan-, eta edozein izanda be euren arraza, sexua, erlejinoa, gaixotasuna edo gizarte baldintza, artatutakoen beharrizanik handiena kontuan hartuta bakarrik. Gehienetan, gauez eskaintzen dabe arreta hau, baina baita egunez be, ospitaleetan, nagusien egoitzetan, kliniketan, etxeetan, e.a. 

Mariaren Mirabeak

           Historian zehar, Portugaleteko familietan eta ezkerraldeko eta eskuinaldeko herrietakoetan lagundu izan dabe, gaur egun desagertuta dagoan makina bat klinika eta ospitaletan.

Mariaren Mirabeak
Mariaren Mirabeak

         

“Sekula ez zan falta izan Jainkoaren goi-ardura Ama Soledaden, kongregazinoaren eta geure bizitzan. Ez dogu ordainsaririk eskatzen gure zerbitzuengaitik, baina esker onez onartzen doguz, gure zerbitzuaren jasotzaile izan ala ez, erakunde eta pertsona zintzoek eskaintzen deuskuezan diru-laguntzak edo gauzak, oparoak izan dira-eta guretzat. Jainkoa Portugaleteko herritarren eta beste ongile askoren ontasun eta eskuzabaltasunaz baliatu zan eta euroi esker sekula ez jaku duintasunez bizitzeko behar doguna. Beti izan dogu erakundeen babes eta laguntza eta herriaren maitasuna”.