20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 600 lagun inguruk esku-hartzen dihardu Ebanjelizatze-egitasmoan
27.03.2023

600 lagun inguruk esku-hartzen dihardu Ebanjelizatze-egitasmoan

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak eskatuta, barriro zabaldu da, oraindik egin barik egozan errealidadeek, hausnarketa egin eta ekintzak zehaztu eta Bilboko Eleizbarrutian martxan dan Ebanjelizatzearen Egitasmoari gehitu deioezan. Martxoaren 11n batzartu zan Kontseiluak ordura arte jasotako erantzunen irakurketa kritikoa egin eban. Marije Calvo Egitasmorako Batzorde Teknikoko kideak hainbat datu eskaini eban: partaide-kopurua -600 inguru-, 45 talderen erantzunak eta erantzun gehienak -%23,51- Pastoral Barrutietatik. Orria hemen.

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoak aldi barriari ekingo deutso, gotzainari aholku emoten deutsen Kontseiluetan egindako gogoetaren ostean. Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren (EPK) azken saioan, kontseilu-kideek “anitz eta ilusionagarritzat” jo eben kontseilua, baina “estrategia baino gehiago bizipena nabarmentzen” dauan egitasmo lez. Euren ustez, ez da erraza ekintzak lehenestea. Hainbat lekutan, egitasmoa nork bere egin eta garatzeko irakurketa hori ezin izan dabela egin be aitatu zan. Horregaitik, erantzunak iraultzeko epea barriro zabaldu da: hemen.

Proposatutako ekintzak sistematizatzeko lan-taldeak

Batzorde Teknikotik azaldu dabenez, “aniztasuna handia izan da eta azpimarra ugari agertu da erantzunetan”. Honen haritik eta Eleizako askotariko alkarte eta erakundeei datorren kurtsoa VI. Egitasmoan jasoten dan azpimarraren bat kontuan hartuta programatzen laguntzeko”, taldeak osatzea proposatu zan, nabarmendu daiteken hainbat kontu zehazteko eta sistematizatzeko. Horretarako, Egitasmoaren erronka bakotxeko taldea eratuko da, Batzorde Teknikoko eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kideez osatuta. Talde honeek zehaztuko dabez taldeek gehien proposatutako azpimarrak, beste hainbat errealidadetan errezen bultzatu daitekezan ekintzak eta Bizkaiko alkarte katolikoek ikusi dabezan barritasunik aitagarrienak, Egitasmoa gauzatu ahal izateko.

Egitasmorako Batzorde Teknikoa eta Abade Kontseilua
Nestor Aras Abade Kontseiluko idazkariak batzarra egin eban Batzorde Teknikoagaz Egitasmoari lotutako hurrengo urratsak adosteko. Bere ondoan dagoan Marije Calvok aurkeztu ebazan EPKan Batzorde Teknikoak jasotako datuak eta lan-proposamenak

Eleizbarrutiko Egitasmoaren kronograma

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren gogoetaren ondorioz proposatu daiten ildo nagusia zehaztu ondoren, Abade Kontseiluak biderik egokienak bilatuko ditu pastoral eragileek euren eleiz eremuetako prozesuan lagundu daien.

Indarrean dan pastoral kurtso hau amaitu aurretik, Eleizbarrutiko Kontseilu biek Gotzain Kontseiluari aurkeztuko deutsez euren lanak, “bermea eta adorea emon daian gure Eleizaren egiteko ebanjelizatzailea Eleizbarrutiaren mila koloreak ordezkatzen dabezanen baterako lanetik sortutako azpimarra eta ildo nagusien arabera bizi ahal izateko”.

La última reunión del Consejo Pastoral Diocesano fue el pasado 11 de marzo