22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan
05.03.2024

Meza kantatua Jatorki abesbatzagaz, zapatuz, Begoñan

Begoñako Andra Mari basilikan ospatuko da datorren zapatuz, martxoak 9, goizeko 11:00etan, hiru ahots mistoko Missa Secunda Pontificalis dalakoa, Miriam Cepeda basilikako organista titularrak lagunduta, interpretatuko dauan Jatorki abesbatzaren kontzertua. 

Kontzertua, Jatorki abesbatzak sustatutako “Herri, errai, erro” zikloaren barruan dago. Abesbatza hau 1973ko udazkenean sortu zan, 1998an hil zan arte taldea zuzendu eban Andoni Arregi Lizarraga musikari eta musikagile bilbotarraren eskutik. 2023an ezustean hil zan Marian Urkiola Pujanak hartu eban Andoni Arregiren lekua musika-zuzendaritzan. Gaur egun, Joxean Llorente Etxeberria arduratzen da Jatorki abesbatzaren zuzendaritzaz.

Lehenengo kontzertua

Begoñako basilikan izan zan, Bizkaiko Abesbatzen lehenengo Astean, 1974.eko martxoaren 8an. 50 urteren buruan, eta Abesbatzen Astean parte hartu ondoren, Jatorki abesbatzak  zapatu honetan,  Perosiren mezetako bat abestuko dau Begoñan, “parrokietako abesbatzetan, eskolanietan eta Scholae Cantorum taldeetan musika-esperientziak bizi ondoren, gaur egungo abesbatzak sortu ebazan abeslari guztiei omenaldia eginez”.

Jatorki abesbatzetik azaldu dabenez, “hilaren 9ko Mezan, Garizuma-aldian gagozanez eta eguneroko Meza danez, ez doguz Gloria eta Kredoa abestuko, baina bai gainerako atalak: Kirye, Sanctus, Benedictus eta Agnus Dei”.

Agrupación Jatorki Abesbatza