ETBren lehen kateko programazinoan ohikoa danez, domeka eta jaiegunez meza emoten dabe goizeko 10:00etan. Oraingoan, Bizkaiaren zaindarietako bat dan Berriotxoako San Balendinen jaioterria dan Elorrioko basilikatik, kultur intereseko eraikinetik izango da.
Eleiza
ETBtik emoten dabezan mezak Begoñako basilikan grabatu ondoren, Elorriok hartu dau lekukoa.
Arkitektura eta sinbologiaren aldetik egundoko balioa dauan elizan grabatzen dihardue mezak. Eleiz Museoaren web orrialdean azaltzen danez, 1634an, Elorrioko Sortze Garbia basilika Europako eraikinik bikainenetakoa zala idatzi eban Gonzalo Otalora eta Guissasa durangar historialariak.
Eleiza hau, gotikoaren eta errenazimentuaren artean eraikitako euskal eleizen adibiderik esanguratsuenetakoa da., nabeak altura berekoak izatea dalarik sasoi horretako eraikinen ezaugarri nagusia. Euskal Herrian ohikoak diran eleizok ‘hallenkirche’ (‘saloi-eleiza’) esamolde alemanagaz ezagutzen dira eta Erdialdeko Europako ereduetan oinarritzen dira.
Elorriotar misiolaria Filipinetan
Jaione Lopez elorriotarra Filipinetara joan zan misiolari joan dan uztailean, Berriotxoako San Balendin eguneko ospakizunean egin zan bialketaren ostean. Atzo, Eleizak bihar ospatuko dauan Ume Misiolariak kanpainaren haritik, alkarrizketa egin eutsen Bizkaia Irratian, eta hilabeteotako esperientzia kontatu eban.
📌Jaione Lopez misiolariaren testigantza Filipinetatik @misioak @BizkaiaIrratia
— Bilboko Elizbarrutia (@DiocesisBilbao) January 12, 2024
📌Testimonio de la misionera Jaione López desde Filipinas #Jornadainfanciamisionera @OMP_ES
⬇️⬇️⬇️https://t.co/4CoPW5af0V a través de @BizkaiaIrratia