Kurtsoan zehar, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak askotariko jarduerak sustatzen ditu. Honeen dira hurrengoak: gogo-jardunak urtarrilean, hilaren 11tik 16ra Larreako gogarte etxean. Euskerazko taldean, Jose Maria Guibert jesuita izango da laguntzailea eta gaztelaniazko taldean Manuel Garcia jesuita. Izena emoteko epea abenduaren 31an amaituko da eta horretarako Esti Pertikarengana jo: epertika@bizkeliza.org helbide elektronikoa edo 944 667 932 telefonoa.
10.12.2025
Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta
Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".







