22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Miriolari Klaretarren 175. urteurrena
22.04.2024

Miriolari Klaretarren 175. urteurrena

Aurten bete da Misiolari Klaretarren sorreraren 175. urteururrena. Hori dala-eta, oroitzapenezko hainbat ekitaldi ospatuko da aste honetan: Bihar -apirilak 23, martitzena-, 19:00etan, Misiolari Klaretarren sorera eta hazkundeari buruzko ikus-entzunezko aurkezpena egingo da Miribillako Santa Maria Josefa parrokian eta datorren zapatuz, apirilak 27, Eukaristia ospatuko da Mariaren Bihotza parrokian, 19:30etan. Ordenatik dei egiten dabe gura daben guztiek eurakaz bat egin daien ospakizunetan. 

Misiolari klaretarrak 1886an heldu ziran Bilbora. Hasieran, kapera zabaldu eben eta beranduago Mariaren Bihotza santutegia.

Misiolari Klaretarrak 1886an heldu ziran Bilbora. Hasieran, kapera xume bat zabaldu zan eta beranduago Mariaren Bihotza santutegia. 1955.eko abenduaren 28an, Casimiro Morcillok, Bilboko Eleizbarruti sortu barriko lehenengo gotzain izan zanak eta une horretan, Zaragozako artzapezpiku izendatu ebelako (1955eko maiatza) asministratzaile apostoliko zanak, ordura arte santutegi zan horretan parrokia barria sortzea eskaini eban.

1956.eko urtarrilaren 12an, Bilboko gotzaitegiak parrokia barria sortzea nahi ebala jakinarazo eban, batez be eleiztarren kopuruak gora egin ebalako eta auzoa urrin egoalako San Anton eta Asisko San Frantzisko (quinta parroquia deitutakoa) parrokietatik. Aldameneko parrokiekiko “mugen” inguruan sortutako zailtasunek eta Casimiro Morcillo Zaragozara joan izanak gurari ha 1966.eko abenduaren 11ra arte atzeratzea ekarri eben eta egun horretan izan zan parrokia bariaren hasiera kanonikoa, Mariaren Bihotza eta San Antonio Maria Claret izenpean, Pablo Gurpide Bilboko gotzain zala. 

2016an, Mariaren Bihotza parrokiak -zapatuz bertan izango da ospakizuna- 50. urteurrena ospatu eban. San Frantzisko parrokiaren inguruko gizarte testuinguru barrian, non 50 herritartasun bizi diran, klaretarrak egoera moldatu egin dirala adierazo eben une horretan.