22-12-2024 Domingo, IV semana - adviento
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Meza Oizko ermitan, 790 metroko altueran
10.07.2023

Meza Oizko ermitan, 790 metroko altueran

Gaur, San Kristobal egunez, Bizkaiko 'mendi punta' batean, ia Oiz mendiaren tontorrean, meza ospatuko da. Eukaristia 11:30etan ospatuko da, Munitibarko lursailetan dagoan ermita horretan. Portugalete, Derio eta Erandio-Goikoan be izango dira gidarien zaindariaren omenezko ekitaldiak.

Oiz (1.026,40 m.) mendi-lepoan, zehatz-mehatz 791 metrotara, San Kristóbal zelaigunean dago santuaren izenpeko ermita.

Erdi aroaren osteko eraikina da eta eleiz jabetza, Gerrikaitzena da. ANtxina, maiatzaren 9an, San Gregorio egunez, ospatzen zan meza Oizen. Egun horretan, Ibarruriko parrokiatik ermitara igoten ziran erreguteak egiten. Gaur egun, San Kristobal egunez ospatzen da jaia.

Ospakizunak Portugaleten eta Erandio-Goikoan

Bilboko Eleizbarrutiko beste hainbat herritan be ospatzen da San Kristobal eguna. Santuaren izenpeko dan Portugaleteko eleizan, 11:45etan ospatuko dabe Eukaristia. 

Erandio-Goikoako ermitan, eguerdiko 12:00etan ospauko da Meza.

Ermita de San Cristóbal de Oiz