23-03-2026 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia
23.03.2026

Misinoa, 2026ko solasgune eta topagunearen gaia

Gaur -astelehena- hasi eta eguaztenera arte ospatuko da Bilbon 2026ko solasgune eta topagunea, "Misinoa, oroimen, erronka, aukera" goiburuaren haritik. Arrupe Etxean (Aita Lojendio, Bilbao) izango da, 18:30etan. 

CONFER Bilbao, Loiola Zentroa, Eleizbarrutietako Misinoak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutua (ETPI) dira antolatzaileak eta gaur egungo testuinguruan misinoaren inguruan baterako gogoeta egitea proposatzen dau. 

Gaur arratsaldez, Juan Carlos Pinedo arabar abade eta 20 urtez Ekuadorreko euskal misiolarien taldeko kide izandakoak jardungo dau, “‘Ad gentes’ misinotik ikasitakoak” gaiaren inguruan. 

BIhar, “Gaur, hemen, misino-lurraldea” gaiaz hitz egingo dau Carlos Garcia de Andoin teologoak. Eta azken egunean, eguaztenez, mahai-ingurua ospatuko da “Misinoaren esperientziak hemen eta han” gaiaren haritik eta Patricia Soto ADSIS komunitateko kidea, Teo Corral Karidadeko karmeldarra eta Jose Agustin Maiz eleizbarrutiko abade eta Filipinetan misiolari izandakoa partaide dirala. 

Solasgunea Arrupe Etxean da (Aita Lojendio, Bilbao), 18:30etan.

Solasgunea