20-11-2024 Miércoles, XXXIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa
16.03.2023

Euskal Eleizbarrutietako Misinoak: 75 urtetik gorako maitasunezko istorioa

2023an, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek (EEEEMM) 75 urte beteten dabez eta dagorren domekan, San Jose egunez, misino-eguna ospatuko da. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta EEEEMMetarako gotzain ordezkariak mezua idatzi dau egun horretarako eta, besteak beste,1948.eko urriaren 12an, lenenengo zortzi misiolari hareek Eleizbarrutitik Ekuadorrera abiatau ziranekoa gogoratu dau: "garai hartan Bilbao, Donostia eta Gasteiz barne hartzen zituen Elizbarrutiaren, bereziki misio-jaiera handia bizi zuen Seminario haren, baterako gogoeta, zailtasun, amets eta gogo biziz beteriko ibilbide luzearen emaitza izan zen. Hortik sortu zen ordura arte munduan ezagutzen ez zen esperientzia: Misioko lurralde jakin baten ardura lekuko Eliza bati ematea. Horixe izan zen Euskal Elizbarrutietako Misioen sorrera". Mezua osorik: hemen.

Datorren domekaz, San Jose eguna, gotzaina buru izango da Misinoen eguneko Eukaristian, 12:00etan, Santiago katedralean. Web honek zuzenean jarraitzeko aukera emongo dau.

Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen

Autorpena eta esker ona

Atzo arratsaldez Bilboko Barria eraikinean osptu zan ekitaldian, misino-historia gogoratu eta historia horretan partaide izan diran guztiei esker ona adierazo jaken. Gainera, egin izan diran kanpainetarako kartelak jasoten dabezan panelen erakusketa ibiltaria inauguratu zan.

Feli Martin Misinoetarako ordezariak, Xabier Eskauriatza misiolariak eta Mertxe Agirre Misinoetarako Bilboko Ordezkarizako kideak aurkezu eben saioa. Alde batetik, urteotako une gogoangarriak agertu ziran powerpointean eta, bestetik, bideoa proiektatu zan eta han agertu ziran orain 75 urte hasi zan eta aberats eta luze egin daben abenturaren sustatzaile izan dan lagun eta une asko eta asko. 

Feli Martinek “makina bat lagunek, mundura zabalik irauteko, erakutsi dauan ahalegin eta konpromisoa” eskertu ebban. Eskauriatzak misinoei lagundu izan deutsen eta laguntzen jarraitzen daben -horreetako asko batu zan atzoko ekitaldian- guztien lana eskertu eban eta askotariko egiteko horreek aitatu be egin ebazan: barriemoileak, Hegoaldeko ahotsak, Ipar-Hegoaldea ikastaroa, misinoetarako parrokietako taldeak… Antonio Madinabeitia misiolariak gogoan izan ebazan “gure aurretik izan diranak”, eta “jardunean diharduan gazteriaren” egitekoaren garrantzia azpimarratu eban. Ekitaldiari amaiera emoteko, gotzainak hitz egin eban, besteak bste, Misinoak “euskal Eleizbarrutietan gertatu izan dan gauzarik garrantzisu eta ederrenetakoa” dirala nabarmenduz.

Argazki-albuma

https://www.flickr.com/photos/68132755@N08/albums/72177720306743462

Alkarren Barri/Comunicación

José Ignacio Iturmendi misiolari ohiak zazpi hamarkada honeek gogora ekarri ditu “Alkarren barri / Comunicación” aldizkariaren martxoko alean, lehenengo bidaia hori eta harrezkero izan diranak aztertuz. “Euskal Eleizbarrutien misino-bokazinoa konpromiso barrietan gauzatu izan da beste hainbat lurraldetan. Esate baterako, Los Rioseko misinoaren ostean, El Oro eta Manabikoak izan dira Ekuadorren, beste hainbat misino Venezuelan, Brasilen eta Txilen; afrikar kontinentean, bere aldetik, misino-jarduera Angolan, Zairen (gaur egun Kongoko Errepublika Demokratikoa) eta Ruandan garatu izan da”.

Los Ríos

“Los Ríos” aldizkariaren azken alean be Eleizbarrutietako Misinoen historia agertzen da luze eta zabal.

https://issuu.com/mmddvvv/docs/los_rios_274_v10